2026-01-22
HomeEkintza SindikalaSindikatuok Icetak bultzatutako enplegu publikoaren legearen aurka bozkatzeko eskatu diegu euskal alderdiei

Sindikatuok Icetak bultzatutako enplegu publikoaren legearen aurka bozkatzeko eskatu diegu euskal alderdiei

LAB, ELA, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuon oharra, Bilbon egindako agerraldiaren harira:

Gaur, Bilbon bildu garen si datorren astean Madrilen bozkatuko den Errege-Dekretu Legeari ezezko borobila adieraztea eskatzen diogu  Urkulluren Gobernuari eta euskal alderdiei. Horrela ez bada,  bertako negoziazio markoaren aurka arituko lirateke eta euskal sektore publikoko milaka langileren kaleratzea bermatuko lukete

ELA, LAB, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok mobilizazio-dinamika garrantzitsu bat ari gara gauzatzen azken hilabeteotan EAEko sektore publikoan, helburu argi batekin: Gobernuei, erakundeei eta alderdi politikoei eskatzea behar diren urrats guztiak eman ditzatela sektore publikoko behin-behinekotasuna pairatzen duten 60.000 langile baino gehiago kontsolidatzeko, enplegu publikoa sortzeko eta pribatizazioei amaiera emateko.

Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak onartu duen eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuen bermea izan duen Errege Lege Dekretua ez da soilik ez dihoala norabide egokian, baizik eta egungo egoera iraunarazten duten neurriak barneratzen ditu: Gaurko egoera % 40tik gorako behin-behinekotasuna eta langileen prekarizazioa sektore publikoa azpikontratatu eta pribatizatzeko lehen urrats gisa.

Errege-Lege dekretu honetan jasotako neurriak:

  • Langile publikoen birjartze-tasak ezartzen ditu. Beraz, Espainiako Estatuak gure herrialdean behar ditugun langile publikoen kopurua ezartzen eta mugatzen jarraituko du.
  • EAEn  dauden 60.000 langile behin-behineko kaleratzeko atea irekitzen du, urte luzez gure herrialdean zerbitzu publikoak aurrera atera dituztenak.
  • Gainera, behin-behinekotasunaren abusua jasan duten langile horiei ez zaie benetan bermatzen poltsetan sartzea, ezta urteko 20 eguneko kalte-ordaina ere.
  • Ez da proposatzen benetako neurririk ekiditeko etorkizunean egungo aldi baterako enplegu-tasak, enplegu suntsipena eta arlo publikoaren pribatizazioa berriro gerta ez daitezen ekiditeko.
  • Honek guztiak eragin ditzakeen ondorio larriez gainera, Gobernuak gabezia demokratiko larriak dituen salbuespenezko bide batetik jo nahi du,: Errege-Lege Dekretua.
  • Hori dela eta, ELA, LAB, SATSE, STEILAS eta ESK  sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur Eusko Jaurlaritzari eta euskal alderdi politikoei eskatzeko Errege Lege Dekretu hau publikoki arbuia dezatela eta EZ bozkatu dezatela datozen egunetan Madrilgo Diputatuen Kongresuan Errege Dekretu honi emango zaion baliozkotzean.

Euskal alderdi politikoen botoa erabakigarria izan daiteke Errege Dekretu hau baliozkotu ez dadin eta, horrekin, EAEko sektore publikoko milaka langile kaleratzeari estaldura eman ez dakion, eta, Estatuak eraso berri bat gauza ez dezan. Urkulluren Gobernuari eskatzen diogu neurri egokiak har ditzala abusuzko egoeran dauden behin behineko langileak kontsolidatzea ahalbidetuko duen lege-esparrua sortu ahal izateko, eta, gainera, testuaren aurkako errekurtsoa jar dezala Estatuko Gobernuak Errege Lege Dekretuaren bidez onartzen badu.

Azkenik, hemen gauden sindikatuok beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko dugu, 60.000 langile baino gehiagok betetzen dituzten lanpostuak kontsolidatzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eta pribatizazioari ateak ixteko helburua lortzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 3: langile memoria zaindu eta sindikalismo soziopolitikoari eusteko deia egin du LABek

Martxoaren 3aren urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du LABek, hitzordu nagusia martxoaren 3ko ekitaldi nazionala eta mobilizazioa izango dituena. Duela 50 urte nola, sindikalismoak...

Lanuzteak hasi dira Arabako esku-hartze sozialaren sektorean

Gaur, urtarrilak 21, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek 3 orduko lanuzteak deitu ditugu Arabako esku-hartze sozialaren sektorean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Dagoeneko 11...

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak zuzendaritzak negoziazioa alde bakarrez ixtea salatu du

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak salatzen du zuzendaritzak alde bakarrez itxi duela negoziatzeko eta Maderas de Llodion irekita dagoen gatazkari irtenbidea emateko aukera oro. Bereziki...