2024-05-01
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaBilboko aireportuko aparkalekuetako langileak greba mugagabea hasi dute kaleratutako 9 langileak berhartu...

Bilboko aireportuko aparkalekuetako langileak greba mugagabea hasi dute kaleratutako 9 langileak berhartu ditzaten exigitzeko

Atzo, irailak 15, Bilboko Aireportuko parkingeko langileak greba mugagabekoari ekin zioten kaleratu dituzten lankideak berriro har ditzaten exigitzeko. ENPARKek, parking zerbitzua kudeatzen duen enpresak, urte hasieran aparkalekua kudeatzen duten 19 beharginetatik 9 kaleratu zituen.

LABek AENAri egozten dio egoera honen ardura, hark zehaztu dituelako zerbitzuaren baldintzak, ekonomia-zenbatekoa eta zein den esleipenduna ere. Onartezina da AENAk lanpostu hauen ezabapenak berekin dakarren zerbitzuaren degradazio lotsagarriarekin kolaboratzea. AENAri dagokio aireportuaren erabiltzaileei kalitateko zerbitzua ematea; are gehiago, aparkalekuko zerbitzuak, urtean, 6 milioi euro baino gehiagoko irabaziak ematen dituenean.

Aireportuko aparkalekuarena, azpikontratatzen diren zerbitzuetan, egiten ari diren politika-murrizketa itzelen adierazgarri bat besterik ez da, non behargin kopurua murrizten ari den eta lan baldintzak etengabe kaskartzen ari diren.

Honek eragindako beharginei eragiteaz gain, zerbitzu publikoaren erabiltzaile orori dagokigun eskubideari ere eragiten dio, zerbitzua kalitatez eta segurtasunez eman dadin.
LABek irmotasunez eskatzen du aparkalekuko beharginak berriro har ditzatela eta behargin-kopurua eta lan baldintzak bermatuko duen akordioa sina dadila. Honengatik guztiarengatik, ENPARKeko beharginen mobilizazio guztiekin egiten dugu bat.

Modu berean, LABek eskatzen dio aireportuko zuzendaritzari berehala deitu ditzala azpikontratatutako enpresa guztien sail sindikalak, baita AENAkoa ere, zerbitzu hauetako behargin guztien berme-esparrua ezar dadin, hauek ezinbestekoak direlako hiritar guztioi kalitatezko zerbitzua jasotzeko eta hura segurtasunez gauzatzen dela dagokigun eskubidea berma dadin.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, lanaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.

Basogintza intentsiboak 22 urteko langilea hil du Artzentalesen

Joan zen astean Artzentalesen basogintza lanetan larriki zaurituriko M.A.A, 22 urteko langilea, azkenean hil egin da zauri larrien ondorioz.

Akordio historikoa #LortuDugu Ranzari Enplegu Zentro Berezirako, langile gehienek berretsita

Joan den martxoaren 22an, LAB sindikatuak aurreakordioa lortu zuen Santurtziko lantokiko gerentziarekin, eta apirilaren 19an langileen batzarrean berretsi zen. Bada, orain hitzarmena sinatu dute.