2026-10-03
HomeIndustriaMetalgintzaBizkaiko Metalgintzako alde guztiek proposamenak baloratu eta aurkezteko konpromisoa hartu dute

Bizkaiko Metalgintzako alde guztiek proposamenak baloratu eta aurkezteko konpromisoa hartu dute

Gaur Bizkaiko Metalgintzako mahai negoziatzaileak bilera egin du. Bilera honetan, beste behin, LABek egonkortasuna eman eta langileen lan baldintzak bermatuko dituen hitzarmena lortzeko borondatea erakutsi du. LABen iniziatibari erantzunez, denok, patronalak barne, uztailak 17an egingo den hurrengo bilerarako proposamenak baloratu eta aurkezteko konpromisoa hartu dute, beti ere, negoziaketan aurreratzeko asmoarekin.

LABentzat ezinbestekoa da Metaleko Hitzarmena langile guztientzat aplikagarria izatea eta patronalak alde bakarrez hitzarmena aplikatzeari uko egin ahal ez izatea.

LAB sindikatuak ez die mobilizazioei uko egingo, horregatik bihar, uztailaren 2an, “ Patronala Lapurrak; enpleguaren defentsan hitzarmenak orain” lelopean, manifestazioak deitu ditugu EAEko hiriburu guztietan, sektore guztietan hitzarmen kolektiboaren beharra aldarrikatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...