2026-08-24
HomeEkintza SindikalaConfebask-ek eskatzen dituen neurrien atzean ez hazkunderik, ez enplegurik ez aterabiderik krisialditik

Confebask-ek eskatzen dituen neurrien atzean ez hazkunderik, ez enplegurik ez aterabiderik krisialditik

4.000 lanpostu suntsituko dituztela iragarri du Confebask-ek, ekonomiaren hazkundearen aurreikuspenak jaitsi dituen heinean. Patronalaren mehatxu honen segidan egoeratik irten ahal izateko beharrezkotzat jotzen dituzten neurriak zerrendatu dituzte. Zerga eta aurrekontu politikak aldatu beharraren harira egindako adierazpenak lotsagabekeria borobiltzat jotzen ditugu LABetik. Izan ere, sarrera gehiago beharrezkoak direla esatearekin batera enpresariei kotizazioak eta zergak murrizteko aldarrikapena proposatzea, langileoi eta herritarroi oro har egiten ari zaizkigun iruzurraren beste kapitulu bat da. Berriro ere krisi hau ordaintzen ari garenon poltsikoetan jartzen dute ardura guztia.

Enplegu suntsiketa, zergen igoera, lan merkatuaren desmantelamendua, ongizate estatuaren gainbehera dira, besteak beste, Confebask-ek euskal jendarteari aplikatzeko eskatzen dituen neurriak. Esan beharra dago ildo honetako neurriak aspaldidanik aplikatzen ari direla instituzio ezberdinak patronalari eta bankari men eginda. Eta, errezeta hauen emaitza atzeraldi berri bat baino ez da izan.

Ez dago "hazkunderik" ez "susperraldirik" ez enplegurik errezeta hauen guztien atzean. Hiru urte luzeren ondoren era honetako neurriek, hasieran iragarri genuen bezala, krisialditik irteteko ez balio izateaz gain, krisialdian sakondu besterik ez dute egin: ehunka enpresa itxita, ehunka espediente, pobrezia eta prekarizazio soziala aregoturik, %12ko langabezia…

Aitzitik, krisialdia aitzakia perfektua izan da aspalditik ezarri nahi zituzten neurriak behingoz ezartzeko. Orain 4.000 lanpostu gehiago suntsitzearen mehatxua erabili nahi dute norabide honetan estutzeko eta neurri berriak hartzera bultzatzeko. Egoera honek arduradunak badauzka. Arduradun zuzenak: euren probetxua besterik bilatzen ez duen patronala eta mesede egiten dioten egungo tartekari politikoak. Bai, tartekariak baino ez dira, ez dira agintariak, hemen, behin eta berriro ikusten ari garenez, kapitala baita bere eskakizunak mahai gainean ipini eta agintzen duena.

Herri honek bestelako politikak ditu beharrezko. Herri honek morrontza politiko eta ekonomikotik askatu eta burujabe izan behar da behingoz. Bestelako neurrien alde egitea posible eta beharrezkoa da. Euskal Herriak bestelako sistema baten aldeko hautua egin behar du, aberastasunaren banaketa eta lan harreman eta babes sozialeko euskal esparrua ardatz dituelarik. Aldaketa politiko eta sozialaren aldeko garaia da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zubietako erraustegiko langileak mobilizatu egin dira lan osasuna berma dadila eskatu eta beren lanari egokituriko ituna exijitzeko

Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioa egin dute eguerdian lantokiaren aurrean, joan den astean gertaturikoa salatu eta lan osasuna bermatuta egon dadila exijitzeko. Bederatzi lagun artatu behar izan zituzten osasun langileek plantan sutea piztu ostean eta beharrezko neurriak hartu ez izanaren ondorioz.

Zubietako erraustegian izaniko sutearen ostean, lan osasuna bermatu dadin eskatzeko elkarretaratzea egingo dugu gaur

Sua piztu zenean, enpresak arrisku handiko egoera batean jarri zituen beharginak, eta horren ondorioz bederatzi pertsona artatu behar izan zituzten osasun zerbitzuek. Egoera onartezina salatzeko 13:00etan protesta egingo dugu.

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...