2026-06-18
HomeIndustriaMetalgintzaLABek Condesa Fabrileko Suspentsio-EEEa baztertzen du

LABek Condesa Fabrileko Suspentsio-EEEa baztertzen du

LABek Condesa Fabril enpresan ekainaren 15era arte ezarriko den Suspentsio EEEa kritikatu nahi du. Legutioko enpresa honetan, duela zenbait aste Zuzendaritzak Langileen Batzordeari jakinarazi zion arazo finantzieroak zirela-eta, hornitzeko gabeziak zeudela, eta aldi baterako izango zenez, horri aurre egiteko Suspentsio EEE bat beharrezkoa ikusten zuela, egoera normalizatu arte.

Kontsultaldia hasita, LABek planteatu zuen langileek enpresaren arazoa beraien prestazioekin konpondu behar bazuten, zuzendaritzak konpromiso batzuk hartu behar zituen, horien artean inportanteena enplegua mantentzea. Hala ere, enpresaren zuzendaritzak ez du inolako konpromisorik hartu nahi izan zentzu horretan; ez du ziurtatzen ere urtebeteko epean edo urtea bukatu baino lehen kaleratze objetiboak ez egotea, beraz zalantzan jartzen ditugu bere asmoak. Azkenean, soilik legeak berak agintzen diona betetzeko asmoa agertu du, hau da: egoera mantenduz edo okertuz gero, neurriak aztertuko dituela langileen batzordearekin, ezer bermatu gabe. Honek neurri gogorrak datozela pentsarazten badu ere, Langileen Batzordearen gehiengoak, ELAk eta UGTk, klausula hori ontzat eman eta EEEa sinatu dute.

LABen ustez, honek ez du inolaz ere enplegua bermatzen. Gainera, denbora tarte honetan zehar, informazioa eta gardentasuna oso ekasak izan direnez ez dakigu benetan zer gertatzen ari den enpresan, eta Taldean orokorrean, ezta zeintzuk diren beraien asmoak etorkizunerako. Horregatik, edozein erasoaren aurrean, LABek langileon kohesioa eta borroka lehenetsiko ditu enplegua eta lan baldintzak defendatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.