2026-08-12
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioakLanuzte eta mobilizazioak Lanalden enpresaren jarrera salatzeko

Lanuzte eta mobilizazioak Lanalden enpresaren jarrera salatzeko

Lanaldeneko enpresa batzordeak zuzendaritzak duen mehatxu jarrera publikoki salatu zuen atzo. Enpresak Contact-Centerretako lan hitzarmena eta Lan Harremanen Kontseiluan adostutako akordioak behin eta berriro urratu eta Lan ikuskaritzak egindako ebazpenak ez ditu errespetatzen.

Enpresa Batzordeak langileei mehatxu eta kaleratzeen bitartez jardunaldi murrizketak inposatzen dizkiela salatu du, bien bitartean langile berriak kontratatzen ditu lan berdina egiteko.

Adibide gisa, 8 urteko antzinatasuna zuen langile batek salmenta kopuru jakin batera ez iristea argudiatuz diziplinazko eraizpena jaso izana aipatu dute. Komitearen arabera benetako arrazoia langileak bere jardunaldiaren orduen murrizketa sinatzeari uko egin izana da.

Gertakari hauek direla eta, Enpresa Batzordetik hainbat mobilizazio jarri dituzte martxan. Martxoaren 21 eta 24ean enpresaren eraikinen aurrean konzentrazioak egin ostean, atzo Lan Ikuskaritzan izan ziren enpresaren jarrera salatzen. Gaur Bilboko eta Derioko enpresako eraikinen aurrean egingo dute protesta goizeko 11:00etatik 12etara eta datorren martxoaren 27 eta 28rako lanuzteak iragarri dituzte goizeko 11:00etatik 11:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...