2026-09-20
HomeEkintza PolitikoaLABek “Ustelkeriaren” aurkako manifestaziora joateko deia egiten die langileei

LABek “Ustelkeriaren” aurkako manifestaziora joateko deia egiten die langileei

Erregimen ustelarekin amaitu eta Nafarroan nahiz Euskal Herri osoan benetako demokraziara eramango gaituen bigarren Trantsizioa irekitzeko, herritarren bultzada ezinbestekoa da LABentzat eta dei egiten die langileei datorren larunbatean, hilak 22, Iruñean "Regeneración democratika. Ustelkeriareik ez! Darle la palabra al pueblo" lelopean burutuko den mobilizazioan parte hartzera.

CANen aferak edota Ogasunarenak Nafarroako ondare publikoaren harpilaketaren adibide dira. Ez dira gertakari isolatuak, lapurren mozkorraldia baizik. Lotsarik gabeko elite politikoa (UPN, PP eta PSN alderdiez osatutakoa) baliabide publikoen kontura aberastu da, elite enpresarialari mesede eginez, langileriari murrizketak inposatzen zizkion bitartean.

Aldaketa bikoitza premiazkoa da Nafarroan: Gobernu aldaketa eta eredu aldaketa. Ustelkeria kasu ugariak iraganaren parte izan daitezen, Errenta Aitorpena egin ahal izan dezagun lapurtzen digutela sentitu gabe. Nafarroa hainbeste urtez odolustu duen Erregimen nafar-espainolarekin amaitu eta benetako demokrazia ezarri beharra dago, non geure etorkizunaren eta baliabide publikoen jabe izango garen, non langileriaren eskubide sozialak bermatuko diren.

Lehenengo Trantsizioaren gabezi demokratiko eta sozialak errotik zuzenduko dituen II. Trantsizioa irekitzeko aukera dago Nafarroan, Euskal Herrian, eta horrela izan dadin herritarron bultzada behar beharrezkoa da, Madrilen inposaketei aurre eginez. Larunbateko manifestazioan pertsona bat gehiago ala gutxiago izan, oraingoan badu garrantzia.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.