2026-10-07
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaPrekarietate eta probreziaren aurkako dinamika aurkeztu dute sindikatu eta eragile sozialek Nafarroan

Prekarietate eta probreziaren aurkako dinamika aurkeztu dute sindikatu eta eragile sozialek Nafarroan

Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen plataformak, gehiengo langileak pairatzen duen pobrezia eta prekarietatearen kontrako kanpaina egingo du. Bilbon aurkeztu ostean, agerraldia eman zuten atzo Iruñean, Nafarroak bizi duen emergentzia egoeraz ohartarazteko.

LABeko bozeramaile Igor Arroyok kontzertazio edo elkarrizketa sozialaren politikaren porrota azpimarratu du. "1995ean ezarri zen kontzertazio sozialaren politika hori. Etxegintzako burbuilaren olatuaren gainean igo eta klase borrokaren amaiera irudikatu nahi izan zuten UPN-PSNk ordezkatutako elite politikoak, Patronalak nahiz UGT-CCOO sindikatuek. Foru Hobekuntza inposatuz ezarritako Nafarroa foral eta espainolak ongizatea bermatzen zuela aldarrikatu zuten. Alabaina, bi hamarkada geroago, burbuila lehertu ostean, Nafarroa bankarrotaren ertzean dago eta langileria pobretzen ari da abiada bizian. Gaur langabezia gehiago pairatzen dugu, geure kaleratzea merkeagoa da, urte gehiago lan egin behar dugu, sortutako aberastasunaren zati txikiagoa jasotzen dugu eta zerbitzu publiko kaxkarragoak ditugu. Hamarkadetako borrokaren bidez lortutako eskubideak ezabatzen dizkigu Madrilek orain, UPNren laguntzarekin".

Nafarroan aldaketa bikoitzaren alde borroka egiteko deia egiten du LABek: Gobernu aldaketa eta batez ere Eredu aldaketa. Eta hain zuzen ere, eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko, ereduaren gainean erabakitzeko eskubidea defendatu beharra dago Madrilen aurrean. Ildo horretan, mobilizazio gehienak Euskal Herrian egingo badira ere, GUNE plataforma Madrileko Duintasun Martxan parte hartuko du martxoaren 22an, sindikalgintza borrokalarian kide dugun SATek (Sindicato Andaluz de Trabajadores-as) sustatzen duena.
 

LAB sarean
{module[111]}

MOBILIZAZIOEN EGUTEGIA – CALENDARIO MOVILIZACIONES

OTSAILEAN – FEBRERO

Otsailak 6 Febrero. Araba, Gasteizko Legebiltzarra / Parlamento CAV

Otsailak 13 Febrero. Bizkaia, Lan Saila (Eusko Jaurlaritza, Bilbo) / Departamento Trabajo

Otsailak 20 Febrero. Gipuzkoa, Lanbide.

Otsailak 27 Febrero. NAFARROA 19:00 Ingura Gobernu ordezkaritza! Rodea la Delegación del Gobierno!

MARTXOAN – MARZO

Martxoak 3 Marzo. Bilbon egingo den FMIren goi bilera dela eta, manifestazio nazionala / Manifestación nacional ante la cumbre del FMI en Bilbao

Martxoak 10–20 Marzo: Hego Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik martxak / Marchas por las comarcas de Euskal Herria.

Martxoak 22 Marzo. Madrilen izango den Duintasun Martxa / Marcha por la Dignidad en Madrid

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.