2026-09-26
HomeEkintza PolitikoaUrtarrilaren 29an Euskal Preso Politikoek eman urratsaren berri emateko eta espetxe politika...

Urtarrilaren 29an Euskal Preso Politikoek eman urratsaren berri emateko eta espetxe politika salatzeko eguna lantokietan eta herrietan

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egin berri duen pausuak berebiziko garrantzia dauka gatazkaren konponbideari begira. LAB sindikatuak urrats berri honen berri emateko eta espetxe politika salatzeko lantoki eta herrietan lanketa berezia egingo du urtarrilaren 29an.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egin berri duen pausuak berebiziko garrantzia dauka gatazkaren konponbideari begira. Foro Sozialak egindako gomendioak kontuan hartu eta, eztabaida sakonaren ondorioz, eskenatoki berriarekiko konpromisoa eta bide politiko eta demokratikoekiko engaiamendua azaldu zuten.

Gatazkaren ondorioak gainditzeko bidean, eta hau integrala izan dadin, EPPKk alde guztien pairamen eta mina aitortzeaz gain, presoen etxera bueltarako formula malguak bilatzeko konpromisoa ere adierazi zuten.

Hala ere, konponbiderako aurrerapauso garrantzitsu honi Espainiar Estatuak berriro ere atzerapauso tamalgarriaz erantzun dio: posible egin duten bitartekariak espetxeratzea. Berriro ere konponbidearen mesedetan egiten duten horiek zigortu dituzte, bere momentuan Bateragunearekin egin bezala.

Beraz, ziklo politiko berri bat irekitzeko eta gatazkak zuzendu duen ziklo politikoa behingoz atzean uzteko Euskal Herriak pausoak egiten dituen bitartean, Estatuak ziklo zaharrari kateaturik eusteko eta oraindik ziklo zaharrean gaudela sinistarazten ahalegiten da temati.

Presoen afera konpondu beharra dago. Urjentziazkoa da. Euskal Herria ez da normalkuntza politikora helduko Estatuak ehundaka preso politiko bahiturik mantentzen dituen bitartean, korapiloa askatu beharrean sarekada berriez eta makroepaiketez kartzelak betetzen jarraitzen duten bitartean. Salbuespenezko neurri politiko eta judizialak alde batera uztearekin bat, espetxe politika ere aldatu beharra dago eta erronka nagusietako bat da presoen eta euskal herritarron kontra erabiltzen den sakabanaketa politika ankerrarekin behingoz amaitzea.

Gatazkaren sorburu politikoak konponbide politikoa eskatzen du eta horretarako bidea, zalantzarik gabe, urtarrilaren 11ko manifestazioak utzi zuen argazkian daukagu. Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen ardura da ibilbide orri integral eta sendoa markatzea, Estatuaren ezezkoa gainezkatuko duena.

Baina hori bezain garrantzitsua da guk, herritarrok bide hori bultzatzea. Urtarrilaren 11ko argazkia argazki hutsean gelditu ez dadin eta hainbat jenderengan sortu zuen ilusioa kalkulu elektoraletan alferrik gal ez dadin. Gatazkaren ondorioak eta arrazoiak behingoz konpontzeko, premiazkoa da batez ere eremu politikoek konpromiso eta akordio berriak eraiki ditzatela. Horixe da momentu politikoak eskatzen duena eta herritarrok exijitzen dieguna: benetako bake eskenatokia eta proiektu politiko guztiak demokratikoki eta injerentzia barik defendatzeko benetako aukera erdiestea.

Eskubide sozialak edota eskubide zibilak munduko herri guztietan eta sasoi guztietan langileriaren eta herriaren borrokaren emaitza izan diren eta diren bezala, euskal presoei eta Euskal Herriari dagozkien eskubideak eskuratzea ere mobilizazio eta borrokaren emaitza izango dira. Paper garrantzitsua daukagu, gu geu garelako konponbidearen bidea hartzeko erabakia behartu behar eta ahal dugunak.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.