2026-10-07
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaGerdau GSE enpresako langileek lan ezbeharrez hildako langilearen heriotza salatu dute

Gerdau GSE enpresako langileek lan ezbeharrez hildako langilearen heriotza salatu dute

Basauriko Gerdau GSE (lehengo Sidenor) fabrikan lanean ari zela elektrokutatuta hil zen Basauriko 53 urteko langilearen heriotza salatzeko eta komiteak deituta langileek elkarretaratzea egin dute. Atzo 24 gaueko 22:00ak arte iraun zuen 24 orduko lanuztea egin zuten.

Urteko lehen astea hasi eta jada 2014ko lehen heriotz istripuaren aurrean gaude. Iaz gutxienez 35 lan istripu hilgarri gertatu ziren Euskal Herrian.

Azken aldi honetan patronalak eta administrazio publikoak lau haizetara zabaltzen aritu dira lan istripuak murriztu direla, baina hori ez da guztiz egia, kopurua soilik zenbaki absolutuetan murriztu delako, krisi kapitalistaren ondorioz. Alegia, langile gutxiagok dihardutenez lanean, logikoa da lan istripu gutxiago gertatzea. Gainera, krisiak modu estrukturalean eragin du ezbehar larri eta heriotza-kopuru altuen zuten sektoreetan (industria eta eraikuntza). Prekarietatea da lan istripiuen eragilerik garrantzitsuena.

Eta hori aldatu ezean langile klasearen osasuna eta bizia arriskuan dira. Eredu aldaketa bat behar-beharrezkoa dugu. Benetako eredu aldaketa exijitzen dugu, eredu ekonomikoa aldatu beharra dago, osasuna ez dadin egon irizpide ekonomikoen menpe eta izan dezagun prebentzio eta osasun sistema propioa, kalitatezkoa, unibertsala eta parte hartzailea.

  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.