2026-10-03
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEskoletako atezainen pribatizazioari ez

Eskoletako atezainen pribatizazioari ez

EJKko taldeak dena pribatu bihurtzeko grinarekin jarraitzen du, eta gaur egun funtzionarioak diren eskoletako atezainen ordez, aria-arian, segurtasun pribatuko enpresak kontratatzen hasi da. Ez zaio batere inporta enpresa horiek beren langileei lan-baldintza duinak ez eskaintzea.

Eta hona hemen emaitza: Mahastietako atezainaren erretiroaren ondoren, “segurata-atezaina” jarri digute. Honek hilean 162 ordu baino gehiago egiten du (astero 40 ordu baino gehiago) eta 645 euroko miseria jasotzen du. EAJ lan-erreformaren kontra agertzen da behin eta berriro, baina aplikatzen duten enpresak kontratatzen ditu. Lan bera egitearen truke langile batek bere lankideen erdia baino gutxiago kobratzen du.

Aspaldi darama LABek enpleguaren hondamena eta lan behin-behinekotasunaren igoera kezkagarria salatzen, batez ere, Udalak kontratatutako enpresetan, eskaintza-prezioaren jaitsieragatik, batzuetan udalak eskaturik eta bestetan prezioak behera botatzen dituzten enpresengatik. Zenbait kontratuetan ikusi dugu, segurtasunezkoetan, garbiketakoan, eta Mamarigako Kulturgunekoan, non bi lankide izan ziren kaleratuak. Kostu-aurreztea beti egiten da enpresa horietako langileen lepotik, lan-baldintzen behin-behinekotasuna handiagotuz, edo kaleratuz

Baina enplegu suntsiketa ez da bakarrik kontratatutako enpresetan ematen, Udalak berak ez ditu bajak edo erretiroak betetzen eta LPZko lanpostu asko bete barik ditugu. Halaber gero eta jende gutxiago kontratatzen da enplegu-planen bidez.

Santurtzin eta Bizkaia osoan dugun langabeziaren indizea kontutan hartuz, ez al dira Herri Administrazioak enplegua sustatu behar dutenak? Ezin dugu onartu enpleguaren galera edo behin-behinekotasuna suposatzen duen aurrezte neurririk.

LABek argi esaten du, herri administrazioak kalitateko zerbitzu publikoak eman behar ditu, baita enplegu duina sustatu ere.

Ondorioz, udalari udalerako lan egiten duten langileen eskubideak eta lanpostuak bermatzea eskatzen diogu, kontratu baldintzetan eskakizun horiek sartuz eta kontratua esleitu ondoren enpresa horien gainean kontrola mantenduz. Eta aldi berean udal zerbitzu publikoetako gestioan politika aldaketa hastea, pribatizatzeko joera geldiaraziz, enplegua sustatuz, udaletxean eta enpresa azpikontratatuetan, eskubideak moztu barik, enplegua sortzeko plangintza eginez, bajak eta LPZko lanpostuak betez,…

Aldarrikapen guzti hauek negoziazio-mahitara eraman nahi ditugu, lapurtu dizkiguten eskubideen berreskuratzeko errebindikazioarekin, aparteko ordainsaria, soldata igoera… eta beste gai batzuk, esaterako euskalduntze prozesua, berdintasuna eta lan osasuna. Duela hilabete batzuk Pertsonal Batzordeak negoziazio-mahaiaren hasiera eskatu zuen, eta gaur egun ez du erantzunik jaso. Udal-batzordeak argi eta garbi erakusten du langileekin eta horien ordezkariekin duen erabateko mespretxua.

Kalitateko udal zerbitzu publikoak!

Enpleguaren behin-behinekotasunari eta suntsiketari ez!

Negoziazio-mahaiaren irekitzearen alde!
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...