2026-09-07
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakIruñeako epaitegiak arrazoi eman dio lan istripua pairatutako langile bati eta Schindler...

Iruñeako epaitegiak arrazoi eman dio lan istripua pairatutako langile bati eta Schindler S.A enpresa isuna ordaintzera behartzen du

2011ko urriaren 11n, Schindler enpresako langile batek lan istripu larria pairatu zuen. Langile honi, igogailu bateko motoreak eskuin eskua harrapatu zion zauri larriak eraginez. Enpresak, gertatutakoa aztertu eta berriro gerta ez dadin neurriak jarri beharrean, langileari berari salaketa jarri zion, lan istripua langileari egotziz eta enpresari zegokion erantzunkizunari uko eginez.

Bi urteren buruan, Iruñeako arlo sozialeko 2º Zb-dun epaitegiak langilea errugabe jo du eta Schindler S.A-ri isuna jarri dio legedia bera ez betetzeagatik, Lan Arriskuen Prebentzio Legea bere 14 art eta 17.1 art ez betetzeagatik hain zuzen ere.

Epailearen ebazpenak argi uzten duena honako hauxe da: enpresak ez zuen aurreikusi lan metodologia seguru bat eta istripua ekiditeko legeak onartzen duen arrisku ebaluaketarik ere ez zuen betetzen.

Schindlerreko langileak hainbat aldiz mobilizatu izan dira lan istripu honen arrazoiak salatu eta langilearen egungo osasun egoerari egokitutako lanpostu bat eskatzeko. LAB sindikatuak epailearen ebazpena zorionez hartzen du eta Schindler S.A.ko zuzendaritzari gertatutakoa berri gerta ez dadin neurriak jarri ditzan eskatzen dio.  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gogor salatzen dugu CCOOren eta UGTren traizioa, Bizkaiko garraioko hitzarmena sinatuta prekaritatea iraunarazi eta langileen eskubideak saldu dituztelako

Joan den ostiralean, lan baldintzak hobetzeko beste aukera bat galdu zen Bizkaiko garraioaren eta logistikaren sektorean. CCOO eta UGT sindikatuek aurrera pausorik ez dakarren hitzarmena sinatu dute berriro, ASETRABI-CEBEK patronalaren aurrean belauniko jarriz eta milaka langileren eskubideak salduz.

Suhiltzaile zerbitzuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren koordinazio falta salatzen dugu

Asteburuan zerbitzuko guardia-burua Garberako suhiltzaile-etxeko bere bulegotik kanporatua izan zen.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da baliabidez hornitzea

Hezkuntza Sailaren inprobisazioa, arduragabekeria, noraeza, itxurakeria, erabakiak aldebakarrez hartzea eta 2025eko irakaskuntza publikoan mobilizazio eta greba zikloei bukaera eman zieten akordioak bere osotasunean betetzen ez dituela salatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak.