2026-10-30
HomeErrepresioaIkurriña eta nafar ikurra Suhiltzaileen Parkean

Ikurriña eta nafar ikurra Suhiltzaileen Parkean


LABek ikurriña eta nafar bandera bana zintzilikatu zituen pasadan ostiralean Trinitarios-eko Suhiltzaileen Parkean, "Arrantzale Bizardunen" kasuan inputatuko bi suhiltzaileekin elkartasuna adierazteko. LABeko bozeramaile Igor Arroyok adierazpenak egin zituen komunikabideen aurrean, Iñigo Balbas eta Natxo Barriuso inputatuak ondoan zituela. 

Ikurriñaren kontrako jazarpena frankismo garaiko praktiken itzulera orokorrarekin lotu du Arroyok, Nafar jendartearen mobilizazioa mugatzeko asmoz UPN eta PPk bultzatutakoa. "Frankismoan nafar herritarrak elizen kanpandorretara igo behar ziren ikurriña erakutsi ahal izateko; 1975etik aurrera, ikurriña jarri ahal izan zen Iruñeko Udaletxean bertan; baina azken hamarkadan, UPN eta PPk ikurriñaren kontrako jazarpen obsesiboari berrekin diote, udal taldeen bulegoetatik kenduz, txupinazoan erakutsi nahi zutenak jipoituz, kamixetan inprimatuta eramateagatik zinegotzi bat erasotuz eta orain "Arrantzale Bizardunak" identifikatu eta zigortzearren izugarrizko baliabideak xahutuz".

UPN eta PPren inposaketen aurrean, nafar herritarrek euren ikurrak erakusteko eta euren nortasuna aldarrikatzeko eskubidea dutela azpimarratu du LABek.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.