2026-05-04
HomeEkintza SindikalaArratiako ELA eta LABek "Argie amatau etorkizune izitako!” iniziatibari atxikimendua eman diote

Arratiako ELA eta LABek “Argie amatau etorkizune izitako!” iniziatibari atxikimendua eman diote


ELA eta LABek Arratia Lan eta Bizi Plataformak aurrera eramaten ari de "Argia amatau etorkizune izitako" iniziatibarekin bat egiten dute eta datorren urriaren 30ean eskualdean izango den itzalaldian eta prestaturik dauden ekimen ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu dute. Bi sindikatuek eta Plataformako kideek gaur ekimena sustatzeko agerraldia egingo dute astelehenean Igorreko Kultur Etxean.

ELA eta LABen atxikimendua
Arratiako ELA eta LABek Aargie amatau etorkizune izitako!” iniziatibari atxikimendua eman diote

ELA eta LABek ikusirik Arratia pairatzen ari den lan suntisketa eta krisi sozial egoera, eta Arratia Lan eta Bizi plataformak aurrera eramaten ari den “Argie amatau etorkizune izitako” iniziatibaren irakurketarekin bat egiten dugulako, atxikimendua ematen diogu hurrengo urriak 30ean gure eskualdean aurrera eramango diren ekimen ezberdinei.

Arratiko eskualdea aspalditik pairatzen ari da krisia. Ikusi izan ditugu hainbat enpresetan gertatzen ari diren errealitate krudelak. Itxierak, kaleratzeak, lan baldintzei erasoak, txantaila ezberdinak…. eta hau ez dator kasualitatez.

Bi sindikatuok gogoratu nahi dugu aurreko urteetan aurrera eraman izan diren eta Madridetik inposatu dizkiguten erreforma ezberdinak:

-2010 eta 2012ko Lan Merkatuaren Erreformak
-2011 eta 2012ko Negoziazio Kolektiboaren Erreformak
-2011 eta 2013ko Pentsioen Erreformak

Erreforma guzti hauek eta murrizketa ezberdinak tresna oso baliagarriak bihurtu dira hemengo Patronalarentzat (Confebask eta Cebek/Fvem), beraien helburuak aurrera eraman ditzaten. Langileriaren enplegu, lan baldintza eta eskubide sozialak kolokan jartzen ari dira beraien etekinen mesedetan. Ez zaie ardura Arratiako langileen eta biztanleen bizi baldintzak.

Ondorioz, uste dugu, Arratia eta bertoko hainbat enpresak pairatzen ari diren egoerari buelta emateko borroka eta mobilizazioa dela bidea; bai lan zentruetan eta baita kalean ere.

Zentsu honetan, ELA eta LAB sindikatuok, Arratian Lan eta Biziko iniziatiba gurea ere egiten dugu lan zentruetan eta konpromisua hartzen dugu, urriak 30rako, enpresetan lanketa egitea.

Arratian, 2013ko urriaren 24ean

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...