2026-09-29
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakJarraipen zabala gizarte ekimeneko eskoletan murrizketen aurkako lanuzteetan

Jarraipen zabala gizarte ekimeneko eskoletan murrizketen aurkako lanuzteetan

EAEko 250 eskolatatako langileak lanuzteak egitera zeuden deituak atzo ere eta pasadan asteartean bezala,  jarraipena oso zabala izan zen lurralde guztietan. Herri eta auzo askotan elkarretaratzeak eta manifestazioak egin ziren lanuztearekin batera.

Datorren urriaren 29an arratsaldeko 18:00etan elkarretaratze jendetsu eta zaratatsuak deitu dituzte Bilbon, plaza eliptikoan, Donostian Kristau Eskolaren egoitza aurrean eta Gasteizen 18:30etan Gotzaitegiaren aurrean. 
LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Babacar Welleren heriotza arrazakeria instituzionalaren ondorio lazgarriena izan dela

Urgentziazko eta ezinbesteko eztabaidari heldu behar zaio: segurtasun eredua eta polizien esku-hartzearena errotik aldatu behar dira.

LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan eskua hartzea eta errentismoarekin amaitzea.

LABek, Izarkomek eta Goienerrek orain arteko elkarlana ospatu eta aurrera begira aukera berriak arakatzeko asmoa adierazi dugu

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak...