2026-09-26
HomeBidalketak2013Gaur Euskal Presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko mobilizazioak lantoki eta herrietan eta...

Gaur Euskal Presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko mobilizazioak lantoki eta herrietan eta bihar Manifestazio Nazionala Bilbon

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek deituta, gaur, urriak 4, Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazioa judizial, polizial eta mediatikoa arbuitzeko elkarretaratzeak egingo dira lantoki eta herrietan "Euskal presoen eskubideen eta konponbidearen alde" lelopean. Bihar, urriak 5,  alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozial ezberdinek deituta Manifestazio Nazionala izango da Bilbon, la Casillatik hasita, "Tantaz tanta Euskal Presoen alde. Una marea por los derechos de los y las presas vascas" aldarrikapenarekin. 

LAB sarean
{module[111]}
Informazioa bidaltzeko formularioa

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.