2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzak “kea baino ez duela saltzen” salatu du Osasun Kontseilariaren aurrean

LABek Osakidetzak “kea baino ez duela saltzen” salatu du Osasun Kontseilariaren aurrean

Astelehenean, Gasteizen Osakidetzak antolaturiko jardunaldi batean Darpón kontseilariaren presentzia profitatuz, LABek salatu egin du Osakidetzak kea baino ez diela saltzen, bai gizarteari zein Osakidetzako langileei. Kontzentrazioaren ostean eta 30 minutuko jazarpenaren ondoren, Ertzaintzak kide bat inputatu du bengala “ilegalki” erabiltzeagatik.

Gasteizko Europa Biltzar Jauregian Darponek parte hartuko duen parte zera du izenburu “Pazientearen Segurtasuna”. LABen iritziz, benetan pazientearen segurtasuna arrisku larrian ipintzen dutenak Osakidetzan egindako murrizketa basatiak dira. Kontratazioan murriztutakoa, pertsonal falta, lan-zamak handitzea, erritmoak azkartzea eta estres egoerek bai biderkatzen dituztela pazientearentzako arriskuak. Bajan egoteagatik diru kenketa dela eta, langile askok lanera jo behar dute gaixorik egonda ere, pazienteak kutsatzeko arriskua izugarri handituz. Eta, azkenengoz, inposaturiko lanaldiaren luzapenak 10, 12,eta 14 orduko jardunak ekarri ditu. Nork nahi du atenditua izan halako baldintzetan? Darponek berak edo bere familiak egingo luke?

Osakidetzak atzera egin behar du. Ezin da dekretuz dekretu lan-baldintzak kaskartu eta osasun asistentziaren kalitatea jaitsiz negoziatzeko plantak egin bitartean. Bide bakarra negoziazio kolektiboa eta murrizketak bertan behera uztea da. Bitartean, edonora Kontseilariari jarraituko diogu edonora eta jendea eta langileak murrizketen kontrako jarrera publikoki argi eta garbi azaldu diezaioten deitu nahi ditugu.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...