2026-08-22
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaLan ikuskaritzak irregulartasunak atzeman ditu panaderías asefadin

Lan ikuskaritzak irregulartasunak atzeman ditu panaderías asefadin

LAB sindikatuak publikoki salatu nahi du Panaderías Asefadi, guztiok dakigun moduan ogia 0,60 eurora saltzen dutenak.
Sindikatu honek bere egunean salaketa jarri zuen Lan Ikuskaritzan enpresan honek zituen irregulartasun ugariengatik eta langile guztien lan-baldintzengatik.

Lan Ikuskaritzak baieztatu du langileen legez kanpoko lagapena dagoela, iruzurra kontratazioan eta asteburuko atsedenen falta.

Honetaz gain, enpresa hau lan erreformaz baliatu da, bere langileak "Ekintzaile berrien kontratua" deritzon formularekin kontratatuz. Honek, urtebeteko froga-aldia dauka eta honetan, enpresak nahi duenean eten dezake lan harremana.

0,60 zentimoko ogiaren ostean lan-prekarietatea dago. Emakumeak kontratatzen ditu enpresa honek eta lanpostu bat izateko euren beharrizana baliatuz, esplotatu.

  

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...