2026-10-03
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaOstalaritzako Elkarteak eta Adegik emandako irizpideak jarraituz sektoreko langile asko lan baldintzak...

Ostalaritzako Elkarteak eta Adegik emandako irizpideak jarraituz sektoreko langile asko lan baldintzak okertzeko mehatxua jasotzen ari dira

Gipuzkoako Ostalaritzako Elkartea eta Adegik emandako irizpideak jarraituz, hau da, Lan Erreforma berria aplikatuz,  sektoreko langile asko bere nagusiengatik epe batetik aurrera beraien lan baldintza okertzeko mehatxua egiten zaien eskutitz ezberdinak jasotzen ari dira. LABek ez ditu horrelako jarrerak onartuko eta langileon lan baldintza defentsan salaketa desberdinak burutuko ditu.

Ostalaritzako hitzarmenaren iraunpena 2010ean agortu zen eta geroztik hitzarmen berri bat sinatze lanetan 17 bilera burutu dira jada. Orain hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago, patronalak azken proposamen bortitza mahai gainean jarri ondoren. LABek ez negoziaziorik ez hitzarmenaren indarraldia ez ditu agortutzat ematen.

Gipuzkoako Ostalaritzako hitzarmenaren defentsan sektoreko langileak kalean ekintza desberdinak burutzen ari dira. Goian Nautikoan erantzuleak identifikatuz azaldu diren kartel desberdinak.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...