Etiquetak Ostalaritza
Etiketak: ostalaritza
Bizkaiko ostalaritzako beharginak pandemia ordaintzen jarraitzen dutela salatzen eta baldintza duinak...
Sektoreko langileek soldaten igoerarik gabe jarraitzen dute 2020ko urtarrilaz geroztik. Denbora-tarte horretan, aldi baterako lan-erregulazioak jasan dituzte lehenik (sektorearentzat inoiz soluziorik ekarri ez zutenak), eta gero partzialak (langileen baldintzak erabat malgutzea ekarri zutenak). Hala, sektoreko hitzarmena negoziatzeko blokeoa behingoz eteteko exijitu dute.
Ostalaritzan gehiegikeriekin amaitzeko beharra plazaratu dugu gaur Donostian egindako elkarretaratzean
Aste santuko oporraldia datorren honetan, LAB sindikatua adi dago, lan kargaren gorakadarekin batera sektorean lan-esplotazio egoerak gertatzeko arriskua ere areagotuko baita. Bada, halakorik gertatuz gero salaketa publikoa sustatuko dugu. Elkarretaratzea egin dugu eguerdian Donostiako Bulebarrean, eta ostalaritzan probintziako hitzarmen duina behar-beharrezkoa dela azpimarratu dugu.
Hondarribiako Senra tabernan ere ostalaritzako esplotazioarekin amaitzeko exijitu dugu
Izen bereko Donostiako tabernen kasuaren berri izan bezain pronto mobilizatu zen bezala, Hondarribian ere beste horrenbeste egin du gaur sindikatuak. Izan ere, jabe berberak herri honetan duen lokalean ere sistematikoki esplotatu eta prekarizatu ditu langileak: “Haiengandik jaso dugu zuzenean informazioa, haien egoera salatzera ausartu direlako gaude gaur hemen”.
Langile guztiontzako baldintza duinak aldarrikatu ditugu Donostiako esplotatzaileen tabernaren aurrean
Gipuzkoako ostalaritza sekulako sektore prekarizatua da: ehuneko handi bat ezkutuko ekonomian murgildurik dago, hitzarmenik gabe. Sinatu zen azken lan-hitzarmena 2010. urtean indargabetu zen eta, saiakerak egin diren arren, geroztik ez da berritu. Horrek, sektorea are gehiago prekarizatzen du, arduradun nagusia Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea izanik.
EAEko ostalaritzako eta estatu mailako kolektibitateetako patronalak salatu ditugu, Negoziazio Kolektiborako...
Kolektibitateeko langileei beraien eremuan negoziazio kolektiborako eskubidea ukatzearen ondorioz, lan baldintzen estatalizazioa eta kaskartzea ematen ari da.
Gatazka kolektiboa planteatuko dugu, Glovoko langileei Ostalaritzako Hitzarmena aplikatzeko
Garbiñe Aranburu koordinatzaile nagusiak prentsaurrekoa eman du riderren lan baldintzen erregularizaziorako urrats berri baten berri emateko. Izan ere, ahal diren bide guztiak erabiltzen jarraituko du, salaketa, bide penala eta ekintza sindikala, langile hauen eskubideak bermatzea lortu arte.
Gipuzkoako ostatu turistikoetako langileek grebari ireki diote atea, hitzarmen duin baten...
Uztailaren 7, 8 eta 9an egingo ditugu grebak, eta hotel, kanpin, pentsio eta apartamentu turistikoei eragingo die.
Madrilen izan den jatetxe-arloko marken negoziazio-mahaiaren osaketa gaitzetsi nahi dugu
Jatetxe-marken patronala osatzen duten enpresek estatuko sektoreko hitzarmen bat negoziatu nahi dute, herrialde bakoitzeko ostalaritzako hitzarmenak aplikatzeari uzteko, egungo lan-baldintzak asko okertuz.
Salatu dugu Castillo de Javier hotelaren jabea esplotazioagatik kondenatu izanak ez...
Duela astebete atera zuten epai irmoa Iruñeko Hotel Castillo de Javier hotelaren jabearen aurka, bulgariar jatorriko langile migratu batek jarritako salaketa penalaren ondoren.