2026-10-12
HomeEkintza PolitikoaOsasungintza publiko, unibertsal eta dohakoaren aldeko elkarretaratzea

Osasungintza publiko, unibertsal eta dohakoaren aldeko elkarretaratzea

Euskal Herriko pentsiodunen plantaformek kopagoaren inposizioaren aurkako jarrera azaldu zuten atzo Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.

Pentsiodunek EAEko Gobernuari kopagoa ez dezala ezarri eta dekretu horrek izango duen eragin oro konpentsatu dezala eskatzen dio. Era berean, Nafarroako Gobernuari dei egiten dio atzera bota dezan han ere kopagoaren ezarpena, gizartearen osasuna kaltetu besterik ez baitu egiten. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.