2024-05-02
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaLABek Garoña behin betiko itxi eta desmantelatzea eskatzen du

LABek Garoña behin betiko itxi eta desmantelatzea eskatzen du

Neurri fiskalen inguruko erabaki bategatik Garoña 2012ko abenduan itxiko zutela publiko egin ondoren, berriro ere bere jardueraren luzapena eskatzera datoz orain. LAB sindikatuak ez du baztertzen eskaera hau berriro mahai gaineratzearen ideia Madrilgo Gobernuarena berarena izan ez daitekeenik.

Ustiapen baimena sei urtera baino gutxiagora luzatuko bazitzaion, politikoki deitoragarria litzateke, Gobernua multinazional elektrikoen txantaian eroriko litzateke jendartearen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jarriz. Iberdrola eta Endesak hondakin erradioaktiboen zergak kendu ditzan Gobernuari exijitzen ibili dira etengabe, eta Madrilek interes horiek lehenetsi ditu herritarrenen aurretik.

Sistema energetiko seguruagoa lortu behar dugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko duena, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta osasun publiko hobea bermatuko duena. Horretarako lehen urratsa energia nuklearra baztertzea da.

Arabako mugatik hain hurbil dagoen 45 urteko zentral zaharkitu hori lehenbailehen itxi behar dela behin eta berriz exijitu eta exijituko dugu LAB sindikatutik eta Euskal Herriko hainbat mugimendu ezberdinetatik. Bada ordua herritarrontzat horren arriskutsua den zentrala ixteko. Arduragabekeria itzela da zentral hau dituen gabeziekin irekita mantentzea eta bere bizi iraupena luzatzea. Sindikatu garen heinean, esan nahi dugu, denbora luze honetan, ez dutela inguruko herritarren bizi baldintza ekonomikoetan ere pentsatu, hori ere ez da administrazioaren buruhausteen artean aurkitu, ez dute inolako plangintzarik aurkeztu familia horien etorkizun laborala eta bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko.
Zentralak emititzen duen erradiaktibitatearen pilaketa zeharo arriskutsua da osasunerako, inguruan urdail eta biriketako minbizia kasuak ohi baino ugariagoak dira. Baina batez ere, ez dugu ahaztu behar energia nuklearra oso arriskutsua dela. Garoñak dituen korrosio arazo, ezusteko eta geldialdiek energia nuklearra segurua dela esaten duten teoria guztiak desmontatzen ditu, beraz etorkizunerako ere argi diogu energia nuklearra ez dela energia iturri bezala barajatu ere egin behar, berau erruleta errusiarrera jokatzen egotea bezalakoa delako.
Euskal Herriko jendarteak argi dauka energia nuklearra baztertu beharra dagoela eta ez dela erregai fosilen alternatiba. Horri esker ez zen eraiki Lemoiz, ez da ausartzen inongo Alkaterik hondakin erradioaktiboentzako biltegia Euskal Herrira ekartzen eta aldarri hedatua da Garoña itxi behar dela.
LABen apostua energia nuklearra baztertzea, eta energia aurrezteari eta eraginkortasunari benetako bultzada ematea da, energia berriztagarri garbiak eta instalazio sakabanatuak sustatzeaz gain. Ildo horretan, herri industrialdunok aurrerapausu handiak eman ditzakegu energia aurrezteko, batez ere elektrizitateari dagokionez.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalaren lawfarea salatzen dugu: espainiar poliziak Oscar Reina atxilotu du Iruñean, 2015eko adierazpen batzuengatik enpresa batek Sevillan jarritako salaketa baten epaiketaren data jakinarazteko

Maiatzaren Lehenaren karietara LABek Iruñean antolaturiko manifestazio eta ekitaldi nazionalean parte hartu eta hurrengo egunean, espainiar poliziako agenteak SAT sindikatu andaluziarraren bozeramaile Oscar Reinak ostatu hartu duen Iruñeko hotelean agertu dira eta atxilotuta eraman dute.
00:04:13

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, zaintzaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.
00:02:19

Bazterketa sindikala gaindituta, aberastasunaren banaketa aldarrikatu du LABek Baionan

Urte luzez pairatutako bazterketa sindikala gaindituta, intersindikalarekin batera pankartan izan da LAB gaur Baionan, Maiatzaren Lehenean.