2026-10-13
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoako metalgintza sektoreko greba eguna guztiz arrakastatsua izaten ari da

Gipuzkoako metalgintza sektoreko greba eguna guztiz arrakastatsua izaten ari da

Goizean goizetik jasotzen ari garen datuen arabera, LABek gaur, maiatzak 24, Gipuzkoako metalgintza sektorean deitu duen greba eguna guztiz arrakastatsua izaten ari dela esan dezakegu, inolako zalantzarik gabe.

Gipuzkoako metalgintza sektorea gaur itxita dagoela esan dezakegu. Industria guneak eskaintzen dituzten irudiak adierazgarriak dira. Herrialdeko enpresen %85 baino gehiagok itxi du, Tolosaldea eta Kosta Urolako eskualdeak grebarekin bat gehien egin duten eskualdeak izanik. Enpresa handitan zein txikitan grebaren jarraipena orokorra da.

Arcelor Olaberria, CAF, Indar, GKN Zumaia, Guerra Hermanos, Juaristi, Biele, Zardoya Otis, Rodisa, RTS… bezalako enpresak erabat geldirik daude.

Krisialdiaren seigarren urtea izanik eta greba honen aurrean enpresetan milaka oztopoak eta presioak jaso ditugun arren, langileek emandako erantzuna bikaina izaten ari da, beraz. Sektorea argi mintzatu da. ADEGIk behingoz sektoreko langileen ahotsa entzun dezala espero dugu.

Azkenik, LABek langile guztiei gaurko antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...

PIT-CNTren 60. urteurreneko ekitaldietan parte hartu du LABek

PIT-CNT AbyaYala/Latinoamerikako sindikatu ospetsuenetako bat da hainbat arrazoirengatik: batetik, sindikatu unitarioa delako (kasu nahiko arraroa kultura anglosaxoitik kanpo); bestetik, diktaduraren kontrako borrokan nahiz ondorengo...

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.