2026-09-19
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakLAB sindikatuak ez du parte hartu gaurko deituta zegoen EAEko Mahai Orokorreko...

LAB sindikatuak ez du parte hartu gaurko deituta zegoen EAEko Mahai Orokorreko bilkuran

Gaurko, Jaurlaritzak Mahai Orokorreko bilkura berria deituta zeukan, eta bertako gai ordenean 35 orduko lanaldia aldatzen zuen dekretuaren puntua ez zegoen. Pasa den ostiralean gai ordena ezagututa, LABek Jaurlaritzari puntua gai ordenean sartzeko eskatu zion gai ordeneko lehen puntu gisa. Jaurlaritzak erantzunik eman ez duenez, eta gai ordenik aldatu ez duenez, LABek gaurko bilkuran parte ez hartzea erabaki du.

Gogora ekarri nahi dugu, aurreko mahai orokorreko bilkuran Jaurlaritzak berak adierazi zuela Gasteizko Parlamentuak onarturiko ez legezko proposamena aztertu behar zuela, dekretua bertan behera uztea eskatzen ziona, eta behin aztertuta, Jaurlaritzak dekretuarekin egin behar zuena mahai orokorrean azalduko zuela. Horregatik, aurreko mahai orokorrean, bertan ordezkaritza dugun 4 sindikatuk mahai horretan gure parte hartzea eten genuen Jaurlaritzak bere jarrera argitu arte.

Jaurlaritzak bere jarrera argitu ez badu ere, lanaldia handitzen duen dekretuaren aplikazioarekin jarraitzen du, eta horren ondorioz enplegu suntsiketarekin segitzen du. Testuinguru honetan LABek bilkuran parte ez hartzea erabaki du, eta horren ordez, Lakuako sarreran kontzentrazioa burutu, Lakuako hallean eserialdia egin, eta mahai orokorra burutzen ari ziren bilera gelaren aurrean bere saleketa azaldu du.

Aurrera begira, LABentzat mobilizazioa da Jaurlaritzaren jarrera alda dezakeena, eta zentzu horretan EAEko funtzio publikoko langileriari deia egiten dio aurrerantzean egongo diren mobilizazioetan parte hartzeko, hurrengo maiatzak 30ean greba orokorra deialdiarekin bat egin dezaten. Aldi berean Jaurlaritzari ere deia egiten dio, inposizio jarreratik mugitzeko, gehiengo sindikalari eta jendarteari entzuteko, eta bere egin dezala Parlamentuak egin dion eskaera. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.