2025-12-13
HomeIndustriaMetalgintzaLAB: “Metalgintzako hitzarmenaren alde deitu dugun greba guztiz arrakastatsua izango da”

LAB: “Metalgintzako hitzarmenaren alde deitu dugun greba guztiz arrakastatsua izango da”

Gaur LAB sindikatua medioen aurrera irten da, oraindik lantokietan batzarrak egiten ari badira ere, jasotako datuen arabera hilaren 24rako metalgintzako hitzarmena babestearren deitu duen greba guztiz arrakastatsua izango dela esatera. Prentsaurrekoan belaunaldiz belaunaldi, azken 30 urtean Gipuzkoako metalgintzako Hitzarmenaren negoziazioan partaide izan diren edota hitzarmen horren alde lanean aritu diren LABeko hainbat militantek hartu dute parte.

PRENTSAURREKOAREN EDUKIAK
«Hitzarmen kolektibo hau ez da egun bateko emaitza, metalurgialarien belaunaldi batzuen talde-borrokaren emaitza baizik. Hitzarmen kolektibo honek, 30 urte baino gehiagotan, sektoreko langileen eskubideak bermatzeko balio izan du, sektoreari nahiz Gipuzkoako lurraldeari egonkortasuna eta kohesioa eman izan die.

Hala eta guztiz ere, oraingoan, patronalaren jarrerak, ADEGIrenak alegia, mehatxu egiten dio hitzarmen kolektiboari, lan erreforma eta uztailaren 7ko epea beren onuran soilik erabili nahi duelako, nahiz eta aipatutako jarrerarekin arriskuan jartzen duen 30 urtean egin den guztia.

Oraindik lantokietan batzarrak egiten ari badira ere, eskuragarri ditugun datuen arabera, esan dezakegu hilaren 24rako metalgintzako hitzarmena babestearren deitu dugun greba guztiz arrakastatsua izango dela. Berriro ere agerian geratuko da langileek hitzarmena sostengatzen dutela eta baita patronalaren porrota ere.

Ondoren adierazten ditugu 24ko grebarekin bat egin duten enpresa batzuen izenak:
Lazpiur, Chinchurreta, Elkoro, Rodisa, GKN Zumaia, Zardoya Otis, Sapa Placencia, Polmetasa, Munsjko, Orbinox, Jaso, Guerra Hermanos, Indar, Hine, Gamesa, Talleres Bost, Corrugados Azpeitia, Corrugados Lasao, Biele, Juaristi, Indaux, Sete, Mendiola, Euskabea, Thyssenkrupp, TTT Ejes, Mecauto, Egile, Funcasa, Ariznabarreta, Talleres Kerejeta, Fudike, Elevadores Goian, Endaki, Stern Hidraulica, Ula, Ind. Jaguar, Arteka, Talleres Jaizkibel, T. Egaña, Baleike, Ind. Tuermeka, Ebaki Lan, Talleres Guibe eta abar luze bat.

24ko greba jasotzen ari den laguntza eta atxikipena ikusita, ADEGIri galdetu nahiko genioke ea sektoreko langileen hitza eta iritziaren aurrean entzungor jokatuko duten aurrerantzean ere. Ea baztertuko dituzten jarrera immobilistak eta akordio justua lortu nahian negoziatzeko prest dauden.
Gure ahotsa aditzen dutela ziurtatzeko, ekainaren 24ean ADEGIren egoitza aurrera joango gara ozen eta argi entzun dezaten. Ez bagaituzte behar bezala ikusten, ADEGIren egoitza aurrera joango gara, grebarekin bat egin duten langileen kopurua adierazten dutenean ez daitezen berriro nahasi.

Ekainaren 24an langile guztiak deituko ditugu zuzenean eraman diezaioten ADEGIri beren kexa.

Dagoeneko argi mintzatu da sektorea. Hitzarmen duina nahi dugu denontzat. Lortu arte borrokatuko dugu.»

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.