2026-03-25
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaAlfus FCCen itxialdia hasi zuten delegatuek bigarren gaua pasa dute lantegi barruan

Alfus FCCen itxialdia hasi zuten delegatuek bigarren gaua pasa dute lantegi barruan

Maiatzaren 14a, goizeko 11etan, Enpresa batzordeko bi kide, LABeko bat eta ELAko bat, Bediako lan zentroko bulegoetan sartu ziren eta bertan itxialdia hastea erabaki zuten. Bigarren gaua pasa eta gero, bertan dira oraindik. Bi langile hauek ekimen baketsu honekin Enpresako Zuzendaritzak egindako 16 kaleratzeen kontrako erantzun zuzena izatea bilatzen du.

Enpresak 2012ko ekainean hitzarmena sinatzeko hartu zuen konpromisoa betearazteko asmoz 45 egun daramatzate langileek greban, horietako 17 greba mugagabean.

Enpresak azken 10 hilabeteotan negoziatzeri uko egin dio, eta orain, Madrilen onartutako lan erreforma baliatuz 16 kaleratze inposatu nahi ditu. Horrela, bere errentagarritasuna langileon lanpostuen kontura handitu nahi du. Langile guztien "bizi proiektu guztiak jokoan daude eta tinko defendatuko" dituztela adierazi dute enpresa komitetik. Defentsa honetan oinarritu dute itxialdiaren ekimena.

Itxialdian diren bi langileen asmoa enpresak kaleratzeak erretiratzea eta Enpresa Batzordearekin gatazka hau konpontzeko hitz egiteko prest agertu arte enpresa barruan mantentzea da. Orain arte enpresaren zuzendaritzak ez du akordioetara heltzeko asmorik erakutsi. Erenegun bertan, ALFUSeko gerenteak FCC AMBITOko segurtasun arduradunak lan zentrurako sarbidea debekatzea eta itxialdian dauden langileei janaririk heltzen ez uzteko agindua eman ziola jakinarazi zuen.

Hala ere, enpresa komiteak zuzendaritzarekin elkarrizketarako borondatea berrestsi zuten atzo prentsaurrekoan eta ALFUS FCC AMBITOko Zuzendaritzari akordioaren bideari ekin diezaion dei egin zion.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidosen EEEa gauzatu izana salatu du, eta enpleguaren eta industria-etorkizunaren aldeko konpromisoa berretsi du

LABek publikoki salatu nahi du Tubos Reunidos enpresak EEEa gauzatzeko hartu duen erabakia. Erabaki horrek, beste behin ere, berretsi egiten du enpleguaren suntsiketan, altzairugintzaren...

Confebaskek gutxieneko soldataren negoziazioari betoa ezartzen jarraitzen du

LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 17ko greba orokorraren ondoren Confebaskekin gutxieneko soldata negoziatzeko bilera deitu zuten. Confebaskek bere izaera autoritarioa eta probokatzailea berretsi du,...

Nafarroako grafikagintza sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak urte bat baino gehiago daramanean Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz...