2026-10-05
HomeIndustriaEraikuntzaLABek San Mames Barriaren eraikuntzan hitzarmena ez dela betetzen salatu eta egungo...

LABek San Mames Barriaren eraikuntzan hitzarmena ez dela betetzen salatu eta egungo langileen egoera argitzea exitzen du

LAB sindikatuak salaketa bikoitza egin du San Mames Barriaren harira. Lehenik zelai berriaren obretan Eraikuntzako Herrialdeko Hitzarmena ez dela betetzen salatu dute eta bestetik, egungo Atheliceko langileen lanpostuak ez daudela ziurtatuta.

ATHLETIC CLUB: ZELAI BERRIA, LANGILE BERRIAK?

Datorren Irailean San Mames berria irekiko da. Athletic-eko jarraitzaileentzat pozerako arrazoia izan beharko litzatekena, badirudi Athletic-eko langileentzat ez dela horrela izango.

Klubak ez du bere lanpostuan urteak daramatzaten 260 txapelgorri eta zelaiko langileen lana ziurtatu nahi. Behin eta berriz galdetu diegu nola emango zen zelai aldaketa, baita honek langileen lan baldintzengan eraginik izango zuen ala ez. Gure sorpresa dator, liga amaitzeko jardunaldi gutxi geratzen direnean, Athletic-ek gaur egungo lanpostuak ziurtatu gabe jarraitzen duenean. Zergaitik? Athletic-ek ez daki, ez du erantzuten. Zelai aldaketa udan, langile hauek paroan daudenean (aldizkako langile finkoak baitira), emango dela erabili nahi al dute 260 langile baino gehiago kaleratzeko? Horrela ez bada, zergaitik ez dute argi esaten?

Ulergaitza da langile guztien zergen bidez jasotako diruaren bidez eraiki den zelai berri bat hauek kaleratzeko erabili ahal izatea.

LAB sindikatutik Athletic-i eskatzen diogu jolasteari eta ixilik egoteari utz diezaiola. Langileei esan diezaiela zein den beraien etorkizuna. Espero dezagun erantzuna lanpostu guztien mantentzea izatea, bestelako erabakirik ez genuke ulertuko eta ekintza hauek salatzeko bestelako alternatibarik ez liguke utziko.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.