2026-09-23
HomeNafarroako GobernuaIgor Arroyo: "Patronalak UPN-PSN akordioa nahi du; langileriak Barcina bota eta eredua...

Igor Arroyo: “Patronalak UPN-PSN akordioa nahi du; langileriak Barcina bota eta eredua aldatzeko borroka egin behar du”

LAB sindikatua EH BILDUrekin elkartu da gaur, koalizioak zentsura mozioaren inguruan sindikatu eta eragile sozialekin egiten ari den errondaren baitan. 

Aipatu bileraren ostean, LABeko bozeramaile Igor Arroyok eredu aldaketa ahalbidetuko duen gobernu aldaketaren alde egin du. Arroyoren esanetan, "patronalak bere nahiak argi eta garbi adierazi ditu: UPN-PSN akordioa eskatu du, egungo eredu ustel eta antisoziala mantentzeko. Langileriak justu kontrakoa lortzeko mobilizatu behar da: Nafarroan eredu aldaketaren alde dauden guztien arteko akordioa".

LABen iritziz, eredu berria hiru ezaugarritan oinarritu beharra dago: lehenik eta behin, gardentasuna eta instituzioen gaineko herri kontrola; bigarrenik, herritarren ongizaterako estrategikoak diren aferen gainean erabakitzeko eskubidea; eta hirugarrenik, gehiengo langilearen eskubideen bermea: lan duina, pentsio duina, etxebizitza eta kalitateko zerbitzu publikoak gizon eta emakume ororentzat.

Arroyok zentsura mozioaren bidez Barcina Gobernutik ateratzea eskatu die alderdi politikoei, zera gehituz: "Parlamentuak ez badu ateratzen Gobernutik, kaleak atera beharko du". Ildo hoenetan, LABek bat egiten du Barcina etxera joan dadila eskatzeko apirilaren 6an deitutako manifestazioarekin. Eta etorkizunean mobilizazio gehiago aurreikusten ditu, Greba Orokorraren aukera baztertu gabe. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Garbiñe Aranburu: “Etxebizitza prekarizazio iturri nagusietako bat bihurtu da”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak elkarrizketa egin du gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

Gora Garbitzaileak kolektiboa Bizkaiko garbiketako hitzarmenaren egoera salatzeko bueltatu da

CEBEK seinalatu dute blokeoaren arduradunetako bat bezala. Ekintzaileak garabi batera igo dira eta Bizkaiko patronalaren bulegoen aurrean, sirena hotsen bitartez, benetan negoziatzeko eskatu dute.

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...