2026-10-13
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBn kudeaketa publiko eta gardena exijitu du LABek

EITBn kudeaketa publiko eta gardena exijitu du LABek

LABek Juan Diego EITBko jerente ohiaren aurkako jarritako kereila kriminalaren harira, gaur goizean, inputatua bera eta lekuko bat deklaratzera joango dira epaitegira. Bitartean, LABek kontzentrazioa egingo du epaitegien sarreran "EITBn kudeaketa publiko eta gardena!!! " lelopean.

Andoni Ortuzar Zuzendari Nagusia zen garaian EITBko diru publikoarekin enpresa sare bat sortu zen, kudeaketa eredu ilun bat abiatuz. Badirudi hasiera batean EITBk berak ere parte hartzen zuela hauen administrazio kontseiluetan, baina ondoren EITBko hainbat zuzendarik maila pertsonalean parte hartzera pasatu zutela dirudi. Delitua izan daitekeenaren zantzuak ikusi ditu epaileak Juan Diego zuzendari kudeatzaile ohiaren jardunean, bai eta diru publikoaren erabilera okerra ere. Gogoratu nahi dugu ere bitarte hartan zuzendaritzak oso harro luzitzen zuela Eusko Jaurlaritzaren “kudeaketaren bikaintasunaren Q” zelako ziurtagiria.

Kudeaketa eredu “bikain” haren arabera ez dakigu zeintzuk izango ziren irabazien ondorioak, bai ordea galerena. Izan ere badirudi EITBk VILAU enpresaren alde sinatutako 700.000 euroko abal bat dela medio ETBko programazioak eta ondorioz hainbat kontratazio bertan behera gelditu behar izan ziren iaz. Eta antza, EITBko zuzendaritzan eta VILAUko administrazio kontseiluko idazkaria zen pertsonak sinatu zuela abala, gaur inputatu gisa deklaratzera datorren Juan Diego hain zuzen ere. Izan ere, iragan otsailaren 26an Bilboko 1. instrukzio epaitegiak tramitera onartu zuen LABek Juan Diego Casals EITBko zuzendari kudeatzaile ohiaren aurkako kereila kriminala.

Epailearen autoan irekita gelditzen da enpresa sare horretan LABek deitu nahi dituen hainbat lekukok delituan parte hartu izanaren aukera, tartean EITBko zuzendari batzuk. Hain zuzen ere horixe baita LABek argitzea nahi duena: Zein den inplikatuta egon daitezkeen pertsonen ardura maila auzian, eta hauen erantzukizun politiko eta penalak, oraingoan VILAU MEDIA S.L. enpresaren kasuan zentratuta.

Eta bestetik, LABek EITBrentzat kudeaketa eredu publikoa, zuzenekoa eta gardena aldarrikatzen eta defendatzen jarraituko du.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...

PIT-CNTren 60. urteurreneko ekitaldietan parte hartu du LABek

PIT-CNT AbyaYala/Latinoamerikako sindikatu ospetsuenetako bat da hainbat arrazoirengatik: batetik, sindikatu unitarioa delako (kasu nahiko arraroa kultura anglosaxoitik kanpo); bestetik, diktaduraren kontrako borrokan nahiz ondorengo...

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.