2024-05-08
HomeEmakumeakMartxoak 8MARTXOAK 8, Emakumeok kalitateko enpleguaren alde!

MARTXOAK 8, Emakumeok kalitateko enpleguaren alde!

Martxoaren 8an, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta kontzentrazioa egingo da eguerdiko 12:30etan Gasteizko legebiltzarraren aurrean "Lana sobrean, enplegu duina faltan, emakumeok gure eskubideen alde martxan gaude" lelopean. LAB sindikatuak, Mundu Martxaren plataformaren kide moduan eta emakumeon kalitatezko enplegu eskubidearen aldeko aldarrikapena modu indartsuenean plazaratzeko, Mugimendu feministarekin eta beste sindikatuekin batera bertan parte hartzeko deia luzatzen du.

Emakumeok kalitateko enpleguaren alde!

LANGABEZIA
2012an 77.000 lanpostu galdu ziren, 215.400 pertsona zegoen langabezian urte amaieran. Emakumezkoen okupazio-tasa gizonezkoena baino apalagoa izan arren, haien langabezia-tasa gizonezkoenaren gainetik dago (%50,6).

Enplegu suntsiketa modu ezberdinean ematen ari da gizon eta emakumeen artean: nagusiki emakumeek lan egiten duten sektoreetan kaleratze indibidualen bidez burutzen da edo kontratua berritu gabe. Banan banan kaleratzen gaituzte, edozein gatazka isiltzen ahaleginduz.

Orokorrean ez gara Enplegu Erregulazio Espendienteen (EEE) jomuga. Askoz modu isilagoan bidaltzen gaituzte etxera, ez gara notizia inongo komunikabidetan, hala ere, langabeziaren igoeraren %82a zerbitzu sektorean eman da, hau da, nagusiki guk betetzen dugun sektore batean.

PREKARIETATEA
Hauxe izan da beti emakumeon egoera laboralaren ezaugarri nagusia, prekarietatea. Gora doan prekarietatea: behin-behinekotasun handiagoa, diskriminazio soldatetan, lanaldi partzialeko kontratazioa, segregazio laborala… eta aurrerantzean, ezinezko bihurtuko dute prestazio kontributiboak eta pentsioak jaso ahal izatea.

Lan erreformarekin, enpleguaren suntsiketa azkartzeaz gain, lanaldi partzialeko kontratazioa bultzatzen ari dira, nagusiki emakumeoi zuzendutako kontratazio-mota eta etxera sartzen den oinarrizko soldataren lan osagarri moduan ulertzen dena. Menpekotasuna sortzen diguten kontratuak dira (autonomia ekonomikoa ukatzen digute), otzantasuna dakartenak (zainketa lan guztien ardura izatera behartzen gaituzte) eta eskubideak kentzen dizkigutenak.

Emakumeok kalitateko enplegu izateko aukerarik izan badugu, sektore publikoaren barruan izan da. Eta murrizketa, pribatizazio, ez ordezkatze edo kaleratze kolektiboak burutzeko aukeraren bidez ezartzen ari diren politiken ondorioak ere ari gara jasaten.

Honetaz gain, babes soziala eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren inguruan burutzen ari diren murrizketez gain, lan merkatua bertan behera uztera behartzen gaituzte etxeko lanak eta zaintzari dagozkionak gure gain hartzeko (2012an, 57.500 pertsona egon dira egoera honetan).

KALITETAKO ENPLEGUA
Madriletik krisiaren eta Euskal Herrian derrigorrezkoak direnaren aitzakiapean ezartzen ari diren politiken ondorio zuzena da egoera hau.

Euskal Herrian beharrezkoa da enplegu politika propioa, Madrilen diseinatu eta egun bizi dugun egoera jasanezin honetara ekarri gaituzten politiketatik aparte. Enplegu politika propioa, lanaren ikuspegi integrala izango duena eta emakumeon lan eta bizi-baldintzak modu efektiboan hobetuko dituena.

Martxoaren 8 honetan, Gasteizko parlamentuaren aurrean, eta martxoaren 9an, Bilbo eta Iruñean enpresa batzorde ezberdinek enpleguaren defentsan deitutako manifestazioetan, gure burua entzunarazteko aukera dugu, kaleak betetzekoa eta enplegua izateko dugun eskubidea aldarrikatzeko, KALITATEKO ENPLEGUA izateko dugun eskubidea aldarrikatzeko.

¡Empleo digno y de calidad!

DESEMPLEO
En el año 2012 se perdieron 77.000 puestos de trabajo, al finalizar el año había 215.400 personas en desempleo. Aunque la tasa de ocupación de las mujeres es inferior a la de los hombres, la tasa de desempleo de éstas sigue siendo superior (50’6%).

Esta destrucción de empleo se está dando de diferente manera entre los hombres y las mujeres: en los sectores ocupados principalmente por mujeres se realiza por medio de despidos individuales o no renovándonos el contrato. Se nos despide una a una, intentando acallar cualquier atisbo de conflictividad social.

En general no somos objeto de grandes EREs. Se nos envía a casa de una manera mucho más silenciosa, no somos noticia en ningún medio de comunicación, sin embargo, el 82% de la subida de paro total se ha dado en el sector servicios, es decir, un sector ocupado principalmente por nosotras.

PRECARIEDAD
La situación laboral de las mujeres se ha caracterizado siempre por la precariedad. Precariedad que va en aumento: mayor temporalidad, discriminación salarial, contratación a tiempo parcial, segregación laboral,… y que en un futuro, nos van a imposibilitar el acceso a prestaciones contributivas y pensiones.

Con la reforma laboral, además de haber acelerado la destrucción de empleo, también se está fomentando la contratación a tiempo parcial, un tipo de contratación dirigida especialmente a las mujeres y entendida como trabajo complementario al sueldo base que entra en el hogar. Son contratos que nos crean dependencia (nos niegan la autonomía económica), sumisión (nos obligan a seguir haciéndonos cargo de todos los trabajos de cuidados) y nos despojan de derechos.

Si las mujeres hemos optado a algún empleo de calidad, ha sido dentro del sector público. Y también estamos sufriendo las consecuencias de las políticas que se están aplicando vía recortes, privatizaciones, no sustituciones o incluso la posibilidad de despidos colectivos.

Además los recortes que se están produciendo en torno a la protección social y la privatización de los servicios públicos, están obligándonos a abandonar el mercado laboral para volver a dedicarnos a las tareas domésticas y de cuidado (en el 2012, 57.500 personas se han visto en esta situación).

EMPLEO DE CALIDAD
Esta situación es consecuencia directa de las políticas que se estáns imponiendo desde Madrid bajo la excusa de la crisis y que en Euskal Herria se están aplicando bajo el pretexto de la obligatoriedad.

En Euskal Herria es necesaria una política de empleo propia, al margen de políticas que se diseñan en Madrid y que nos han traído hasta la situación insostenible que estamos viviendo. Una política de empleo propia con una visión integral del trabajo y que mejore de manera efectiva las condiciones de vida y de trabajo de las mujeres.

Este 8 de marzo, frente al parlamento de Gasteiz, y el 9 de marzo, en las manifestaciones en defensa del empleo, convocadas por diferentes comités de empresa en Bilbo e Iruña, tenemos la oportunidad de hacernos oir, de ocupar las calles, y reivindicar nuestro derecho a tener un empleo, nuestro derecho a tener un EMPLEO DE CALIDAD.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bidegabeko kaleratze batean eragindako kalteak aitortu eta kalte-ordain gehigarria onartzen duen epai aitzindaria lortu dugu

LABek Eibarko Lan-Arloko Epaitegian irabazitako sententzia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Epai horrek, kaleratzea bidegabetzat jo eta Eibarko Udala kondenatu zuen langilea bere lanpostuan berriro hartzera edo legez dagokion 493,49 euroko kalte-ordaina ematera, sortutako kalte-galerengatik 30.000 euroko konpentsazio osagarria gehituta.

Arabako egoitzetako hitzarmenaren inguruko negoziazioa desblokeatzeko exijitu dugu

Sindikatuak deituta, Arabako Foru Aldundiaren aurrean mobilizazioa egin dute goizean Gasteizen, Gorka Urtarani eta Diputazioari beren ardurei hel diezaieten eskatzeko.

Barakaldoko Udaleko aurrekontuak inolako negoziaziorik gabe onartu izana salatzen dugu

Atal sindikaletik alegazioak aurkeztu zizkioten aurrekontuari, eta horiek negoziazio mahaira eraman ez izana negoziazio kolektiboaren gutxiespentzat jo du.