2026-05-25
HomeIndustriaMetalgintzaAdegik dagoeneko ez du inor engainatzen, arazoa ez dago legean, gogo ezan...

Adegik dagoeneko ez du inor engainatzen, arazoa ez dago legean, gogo ezan baizik

ADEGIk bereari eutsi zion atzo egindako Gipuzkoako Metalgintzako Negoziazio Mahaian. Ez du derrigortasunez bete beharrekoa izango litzatekeen hitzarmenik negoziatu nahi, ez eta soldata igoerarik. Laburbilduz, Raxoiren gobernuak oparitutako lan-erreforma aplikatu nahi du. Honen aurrean, LABek gure eskubideen aldeko mobilizazioak egiten jarraitu behar dugula irizten dio.

Joan den astean, ADEGIk jendartean egin agerraldian zioenez, sindikatuok nahi baldin badugu, metalgintzako hitzarmena izango dugu. Baina diotenez, hitzarmena ezin da legez aurkakoa izan (lan-erreformari aipamena eginez), ez eta arriskuan jarri enpresen bideragarritasuna eta lehiakortasuna.

Gaur egun, ADEGIk sinesgarritasun arazoa dauka, jadanik ez duelako inor engainatzen. Arazoa ez dago legean, beste sektoretan hitzarmenak lotu ditugulako, adibidez, papergintzan. Zergatik da gauzagarria Gipuzkoako papergintzan eta ez metalgintzan? Gauzagarria ez den ezer ez dugu eskatzen. Posible da baina ADEGIren partetik borondatea falta da.
Jendeak badaki metalgintza, beste sektoreentzat, oso erreferentziala dela, eta beharbada, horrek argitzen du ADEGIren jarrera.

ADEGIri gogorarazi nahi diogu, probintziako hitzarmenik ezak eta lan erreforma hutsak, hain zuzen, jar ditzaketela zalantzan enpresen bideragarritasuna eta lehiakortasuna. Ez dezagun ahantz, lan erreforma honekin herrialdeko hitzarmenak neutralizatu nahi dituztela, beraien balioa kenduz.

Hitzartzen dena, indarrean sartuz, bete dadila eskatzen dugu soilik. Xede horretan, langileei eta enpresei eraginkortasuna emango dien akordioak lotzeko gogoa izan behar da; hori ez da lan erreformaren ondorioz gertatuko, patronala eta sindikatuen arten lotu akordioen bidez baizik. Baina horretarako, nahia eta gogoa behar da.

Gaur egun ez diogu gisa horretako gogorik ikusten ADEGIri eta hortaz, LABek irizten dio gure eskubideen aldeko mobilizazioak egiten jarraitu behar dugula. Ez baitago etorkizunik eskubiderik gabe. LAB sindikatuko delegatuak Gipuzkoako eskualde guztietan mobilizazioak egiten ari dira. Hori dela eta, gainontzeko sindikatuei mobilizazio egutegi bateratu bat egiteko deia luzatu die LABek. CCOO eta UGTk beraien plataformetan aldaketak egingo dituztela planteatu dute eta ez dituzte mobilizazioak baztertu. ELAk ADEGIren inmobilismoa salatu du baina ez du mobilizaziorik aipatu.

Sindikalgintzaren erantzun bateratuak patronala mugiaraziko du; LABek helburu horretan egingo du lan. Langileek ez lukete ulertuko sindikatu hauek zirkinik ez egitea uztailaz geroztik gerta daitekeen hitzarmenaren benetako galeraren aurrean.

Hurrengo bilera, Apirilaren 9an izango da.

EGIN DEZAGUN GUZTIONA ETA GUREA DEN HITZARMENAREN ALDE! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileak greban, soldata-arrakala onartezina desagerrarazteko borrokan

Azpikontrata baten bidez lan egiten duten behargin hauen lana funtsezkoa da hainbat eta hainbat zerbitzuren funtzionamendu egokirako. LABek, ESK-k eta ELAk deituta, hilabeteko greban daude orain, enpresari eta udalari exijitzeko dagokien erantzukizunari hel diezaioten.

Global Sumud Flotillako kideen harreran Ertzaintzak eragindako bortizkeria salatzen du LABek

LABek bere elkartasuna adierazi nahi die gaur eguerdian Loiuko aireportuan Ertzaintzak kolpatutako eta atxilotutako Global Sumud Flotillako kideei eta heiei babesa erakustera hurbildutakoei, eta...

Euskal arrantzale bat hil da Senegalen, ATUNSA enpresarentzat lanean ziharduela aurten hil den bigarren langilea

LABek irmo salatu nahi du heriotza hau. Izan ere, arrantza sektorean izaten diren eskubide urraketek erabateko eragina izan ohi dute heriotza mota hauetan.