2026-06-17
HomeNazioartea IdazkaritzaJardunaldiakLABek Porto Alegreko Gaikako Foro Sozialean parte hartu du.

LABek Porto Alegreko Gaikako Foro Sozialean parte hartu du.

Munduko Federazio Sindikalaren (FSM) Metalgintzako eta Meatzaritzako Nazioarteko Sindikatuen Batasunaren (UIS MM) Idazkaritza Nagusia duen LAB sindikatua, urtarrilaren 26a eta 31 bitartean, Porto Alegren (Brasil) egin den Gaikako Foro Sozialaren partaide izan da.

10.000 bat pertsona parte hartu dute han egin diren jardueretan, tailerretan eta konferentzietan. Hala ere, jarduera batzuk bertan behera geratu dira, joan den larunbatean, Santa Marían jazo zen tragediak (240 Brasildar baino gehiago hil ziren ezbehar hartan) eraginda.

Igor Urrutikoetxea, LAB eta UIS MM-a ordezkatuz, 3 konferentzietako txostengilea izan da, zeina “Hiri jasangarria eta lan zintzoaz”, “Garapena, lanaren balorizazioaz” eta “Demokrazia eta metalurgialarion antolakuntzaz” jardun zen.

“Garapena, lanaren balorizazioaz” egin mintzaldian, LABen ordezkariak salatu zituen Troikak eta Europako Batasunaren gobernuek gure kontinenteko langileriaren aurka darabiltzaten gizartearen aurkako neurriak; honekin alderatuz, azaldu dituzte Brasilen eta Latinoamerikako hainbat herrietan garapenari eta langabeziaren eta txirotasunaren urritzeari laguntzen ari zaizkien politiken nondik norakoak, non sektore publikoa sendotzean eta gastu publikoa handitzean oinarritzen diren.

Halaber, “Demokrazia eta metalurgialarion antolakuntzaz” egin mintzaldian metalgintzako eta meatzaritzako sektoreetan jasan ohi duten egoera zertan den azaldu da, baita laster UIS MM-k aurre egin behar izango dituen antolakuntza erronkak ere, besteak beste, 2013ko amaieran, Brasilen ere, egingo den 2. Mundu mailako Biltzarra.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.