2026-07-12
HomeIrakaskuntzaHeziketa BereziaLABek Lan Legepeko Heziketa Bereziko langileei aparteko ondainsaria lapurtu zaiela salatu du

LABek Lan Legepeko Heziketa Bereziko langileei aparteko ondainsaria lapurtu zaiela salatu du

LAB Irakaskuntzako Heziketa Bereziko azpisektoreak Eusko Jaurlaritzak aparteko ordainsariak langile finkoei nahiz aldi baterakoei aurreratuko zaizkiela, eta aurreikusitako lan-harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan dagokien zatia aurreratuko zaiela finkatzen duen 19/2012 legea ez duela bete salatu du. 

PSOEko eta EAJko gobernukideek, PPren murrizketen politikari men eginez, 2012ko gabonetako aparteko ondainsaria Funtzio Publikoko langile guztiei lapurtu diela gaineratu du.

LABeko Irakaskuntzako Heziketa Bereziko azpisektorearen irakurketa

HEZKUNTZA SAILEKO LAN LEGEPEKO HEZIKETA BEREZIKO LANGILEEI APARTEKO ORDAINSARIEN LAPURKETA

«2012ko Gabonetako aparteko ordainsaria langileei ordaintzeko dirua egonda ere, PSOEko eta baita EAJko gobernukideek Funtzio Publikoan aritzen garen langile guzti-guztioi lapurtu digute, PPren murrizketen politikari amen eginez.

Abendukoa lapurtzeaz gain, gobernu berriak, uztaileko ordainsaria urtarrilera aurreratuz, langileak isilarazi nahi izan gaitu.

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 28ko 19/2012 Legean onartutakoa, hau da, aparteko ordainsariak langile finkoei nahiz aldi baterakoei aurreratuko zaizkiela, eta aurreikusitako lan- harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan dagokien zatia aurreratuko zaiela, Eusko Jaurlaritzak ez du bete.

Hezkuntza Sailean, ikasturte osorako bakantea duten Heziketa Bereziko 341 Langileok ez dugu kobratu , Administraziopeko Langileen artean egon beharreko Printzipio Berdintasuna bortizki urratuz.

Guzti honekin, bai aurreko gobernuak zein berriak politika neoliberalak praktikatzen dituztela argi erakutsi digute. Hau aurrerapen bat baino ez da izan, ohartarazteko aurrerantzean ere, zein izan eta izango den haien jarrera langileen eskubideekiko. » 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gasteizko Mercedesen Aldi Baterako Laneko Enpresen presentzia handiak prekarizazioa dakarrela salatu dugu

Mercedeseko LAB, ELA eta ESK-k, lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu Mercedes-Benz Gasteizko lantegian egiten ari den inbertsioak eta apustua bere plantillaren eta inguruko industriaren profesionaltasunaren eta lan onaren emaitza direla.

Esku-hartze sozialeko langileek elkarretaratzea egin dute Zaramagako Bizan berriaren inaugurazioan

Gasteizko alkate Maider Etxebarriari eta Gizarte Politiketako zinegotzi Lucho Royerori eskatu diete benetako bitartekaritza bat abian jar dezatela sektorearen gatazka konpontzeko; izan ere, dagoeneko 7 greba-egun eta mobilizazio ugari pilatu dituzte, erakundeak jarrera pasiboa izan duten bitartean.

Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileak greban

Bigarren greba eguna izan dute gaur ITASUAko beharginek, eta egoera desblokeatu eta benetako negoziazioa ahalbidetu ezean, greba mugagabeari ekingo diote.