2026-09-07
HomeNazioartea IdazkaritzaErrepresioaAlfonso Fernández gazte madrildarraren aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka eguna

Alfonso Fernández gazte madrildarraren aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka eguna

Alfonso Fernández, Alfon, 21 urteko gazte madrildarra joan den azaroaren 14tik kartzelaratua dago. Bere neskalagunarekin batera atxilotua izan zen, pikete informatzaile batera zihoanean. Bihar, abenduak 28, Alfonen aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka Eguna burutuko da, Espainiar Estatuko enbaxada, kontsulatu eta Gobernu delegaritzen aurrean hamaika mobilizazio deitu direlarik. LABek bat egiten du egun honekin eta kontzentrazioa egingo du bihar Bilbon 11:30etan Moyua Plazan.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gogor salatzen dugu CCOOren eta UGTren traizioa, Bizkaiko garraioko hitzarmena sinatuta prekaritatea iraunarazi eta langileen eskubideak saldu dituztelako

Joan den ostiralean, lan baldintzak hobetzeko beste aukera bat galdu zen Bizkaiko garraioaren eta logistikaren sektorean. CCOO eta UGT sindikatuek aurrera pausorik ez dakarren hitzarmena sinatu dute berriro, ASETRABI-CEBEK patronalaren aurrean belauniko jarriz eta milaka langileren eskubideak salduz.

Suhiltzaile zerbitzuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren koordinazio falta salatzen dugu

Asteburuan zerbitzuko guardia-burua Garberako suhiltzaile-etxeko bere bulegotik kanporatua izan zen.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da baliabidez hornitzea

Hezkuntza Sailaren inprobisazioa, arduragabekeria, noraeza, itxurakeria, erabakiak aldebakarrez hartzea eta 2025eko irakaskuntza publikoan mobilizazio eta greba zikloei bukaera eman zieten akordioak bere osotasunean betetzen ez dituela salatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak.