2026-10-17
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaELA, LAB ETA ESKk MOBILIZAZIOEN BERRI EMAN DUTE MARTXOAREN 22, 23 ETA...

ELA, LAB ETA ESKk MOBILIZAZIOEN BERRI EMAN DUTE MARTXOAREN 22, 23 ETA 24RAKO OSAKIDETZAN

Osakidetzako gehiengo sindikalak adierazten du mobilizazio berriak egingo direla martxoan, Osakidetzak murrizketa politika berari eusten diola eta sindikatuek egin eskakizun nagusiei jaramonik egiten ez diela ikusita.
ELA, LAB eta ESKk Osakidetzan dituzten sindikatuko ordezkariek mobilizazioak deituko dituzte, martxoan, Osakidetzako ospitale eta lehen zaintzako zentro batzuetan, honako lelopean: "Kalitatezko asistentzia; Condiciones de trabajo dignas; Murrizketarik ez! Negoziazioa orain!".

ELA, LAB eta ESK-k salatu nahi dugu egungo kudeatzaileek Osakidetza eraman duten egoera. Osasun Saila etengabe ezartzen ari diren murrizketek osasun arreta publikoa kolapsoaren ertzera eraman dute. Gastu sanitarioa murrizteko helburuan egin politikak itxaronzerrendak gainezka eginarazi ditu, nahiz eta Sailburuak ekarri datuak ez zaizkion inondik ere hurbiltzen arretaren errealitateari. Erabiltzaileek egunero ikusten dute ospitaletan eta baita lehen zaintzako zentroetan dagoen pilaketa eta hauek gainezka egiten ari dira, hitzordu espontaneoetan ere atzerapenak sortuz. Horrela, sarean lan egiten dugun langileok gero eta gehiago jabetzen gara ezin dugula gure zeregina bete, gutxieneko berme batzuekin.

Baliabideak eta antolatzeko gaitasun eza honelakoak izanik, Sailak, sistema ahitzen duten arazoen errealitatearekin zerikusi txikia duten telemedikuntzako proiektu ameslarietan nahasten du Osakidetza.

Honez gain, kontuan hartzen badugu, Osakidetzan, zerbitzu antolamenduak antolatzeko eta kudeatzeko duten gaitasun eza, ezinezkoa gauzatzen saiatzen ari dira; alegia, gero eta handiagoa den eskariari, baliabide gutxiagoz eta antolamendu txikiagoz egin nahi diote aurre.

Berez, egoera honek asistentziaren kalitateari galera eta langileak gero eta gogo txikiagoz jardutea dakartza berarekin.
Egoera honelakoa izanik, ELAk, LABek eta ESK-k salatu nahi dugu duela hilabete batzuk langileen ordezkaritza gutxiesten ari dela, eta orain, sektoreko mahaiaren bilerak deitzen dituela administrazioak, jarraipenik gabeko gai-zerrendak ezarriz (orain, Lan Eskaintza Publikoak; hamabost egunetan; Etengabeko Atentzio Guneen bilerak; beste bi aste igaro ondoren, Osarearen bilera, etab). Saiatzen dira gai bakoitzaz era berezitu batez aritzen eta funtsean, informazio soila emanez agertzen, eztabaidarako tarte txikia utziz.

Sektore honetako hitzarmenaren iraunaldia 2009ko abenduan amaitu bazen ere, Osakidetzak ez du inolako plataforma irmorik aurkeztu lan baldintzak eta osasun-zerbitzu honen sorospen kalitatea hobetzeko. Aitzitik, 2011. urte honi Europako batez bestekotik, aurrekoa baino aldenduagoa dagoen aurrekontu eskas batekin ekin diogu. Berriro urritu dute soldata eta kontratazioetan egin murrizketei eusten diete, plantilla murrizketari alegia; neurriok 2010ean inplementatzeari ekin zioten.

Hitz batez, egia esatearren, Osakidetzako negoziazio kolektiboa guztiz baldintzatzen du aipatu murrizketa politikak. Horrengatik, Osakidetzako Zuzendaritzak, jakitun izanik euskal osasun sistemak dituen benetako arazoei ez diela inolako irtenbiderik ekarriko, aldez aurretik aholku eskatu gabe, jadanik ezarri dituen gaiak eta guztiz teknikoak diren beste batzuekin, sektore mahaira eramanez lotu nahi ditu langileak.

Egoera honelakoa izanik, ELA, LAB eta ESK sindikatuok Osakidetzako langileak mobilizaziora deituko ditugu benetako negoziazioa eskatuz, sektoreak dituen beharrei eta arazoei erantzuteko.
Euskal Herrian, 2011ko martxoaren 8an

ELA-LAB-ESK 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...

Siemens Gamesaren estatu mailako akordio markoaren aurka egingo dugu, eta Euskal Herriko negoziazio esparruak defendatuko ditugu

Salatu dugu Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela, Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortuz. Mungia eta Asteasuko...

Azken asteetan EAEko hainbat eskualdetan eskola garraioan izan diren murrizketak salatzen ditugu

2026-2027 ikasturte hasieran eskola garraioaren murrizketen inguruan hainbat eskola komunitatek egindako salaketa publikoek eta abiatutako mobilizazioek agerian utzi dute egiturazko arazoa. Oianguren ikastetxeko komunitateak...