2026-09-07
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaGarraio publikoa Euskal Herrian kudeatu behar dela aldarrikatu du LABek

Garraio publikoa Euskal Herrian kudeatu behar dela aldarrikatu du LABek

Administrazio zentralaren menpeko den garraio publikoaren kudeaketa eta defentsa Hego Euskal Herrira ekartzeko beharra aldarrikatu du LAB sindikatuak gaur Sabin Etxearen aurrean.

LABek mezu zuzena helarazi nahi dio Urkulluren Gobernu berriari, hauteskudeen bueltan egindako promesetatik eta konpetentzien transferentzien inguruan euren aldarrikapen historikoetatik haratago, behingoz dagokion erantzukizuna bereganatu eta horren arabera jokatu dezan.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gogor salatzen dugu CCOOren eta UGTren traizioa, Bizkaiko garraioko hitzarmena sinatuta prekaritatea iraunarazi eta langileen eskubideak saldu dituztelako

Joan den ostiralean, lan baldintzak hobetzeko beste aukera bat galdu zen Bizkaiko garraioaren eta logistikaren sektorean. CCOO eta UGT sindikatuek aurrera pausorik ez dakarren hitzarmena sinatu dute berriro, ASETRABI-CEBEK patronalaren aurrean belauniko jarriz eta milaka langileren eskubideak salduz.

Suhiltzaile zerbitzuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren koordinazio falta salatzen dugu

Asteburuan zerbitzuko guardia-burua Garberako suhiltzaile-etxeko bere bulegotik kanporatua izan zen.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da baliabidez hornitzea

Hezkuntza Sailaren inprobisazioa, arduragabekeria, noraeza, itxurakeria, erabakiak aldebakarrez hartzea eta 2025eko irakaskuntza publikoan mobilizazio eta greba zikloei bukaera eman zieten akordioak bere osotasunean betetzen ez dituela salatzeko elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak.