2026-10-03
HomeEkintza SindikalaEnpleguaren alde borrokan diren langileek eta LABeko delegatuek elkarretaratzea egingo dute Legebiltzarrean

Enpleguaren alde borrokan diren langileek eta LABeko delegatuek elkarretaratzea egingo dute Legebiltzarrean

Gaur, abenduak 12, EEEn aurka eta enpleguaren defentsan borrokan ari diren hainbat enpresatako langileek elkarretaratzea egingo dute Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, Lehendakaria hautatzeko bertan egingo den osoko bilkuraren harira. Besteak beste, CAF, Corrugados Azpeitia, Cementos Lemona, Guardian Llodio, Holtza, Gamesa, Alestis, 0-10, eta Laminaciones Arreguiko enpresa batzordeek deitu dute protesta.

Beasaindik etorritako CAFeko langileak 10.30etan Mendizorrotzatik abiatuko dira Legebiltzarrerantz. 11.30-12.30etara elkarretaratzea egingo da Legebiltzar aurrean, bertan LABen izenean Eraikuntza-Kimika sektoreko arduraduna den Jabi Amorrortuk sindikatuaren egoeraren gaineko irakurketa eskaiko du.

Halaber, LAB sindikatuko Gasteizko delegatuek ere bat egingo dute protestarekin. 12.00etan Aldabe Gizarte Etxetik manifestazioan aterako dira "Kalitateko enplegua bermatzeko politika propioak orain" lelopean. Manifestazioa Legebiltzarraren aurrean amaituko da, kontzentrazioarekin bat eginez.

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...