2026-10-06
HomeIndustriaMetalgintzaLau urtez borrokaturiko hitzarmen kolektiboa sinatu dute Gestamp enpresako langileek eta...

Lau urtez borrokaturiko hitzarmen kolektiboa sinatu dute Gestamp enpresako langileek eta enpresa zuzendaritzak

Akordioak hitzarmenaren ultraktibitatea jasotzen du eta, aldi berean, hitzarmena bera babesten da (gerta ez dadin hitzartutakoa ez aplikatzea), alde batetik, ez aplikatzea komitearekin adostu beharko lukeelako zuzendaritzak, eta bestetik, soilik enpresaren bideragarritasuna kolokan balego proposatu ahal izango lukeelako sinatuta dagoena berriro negoziatzea.

Gestamp Automocion-eko langileek eta enpresako zuzendaritzak hitzarmen kolektiboa sinatu dute. Enpresa talde hori Derion eta Igorren kokaturiko hiru enpresak osatzen dute: Matrizeria Deusto, GTS eta ARALUCE. Gestamp taldea puntako enpresa da Bizkaian bere sektorean, hau da, matrizeria sektorean. Plantilla handia da, 400 bat pretsona inguruk egiten dute lan enpresa talde horretan. Hiru enpresa horietatik bitan, gehiengo sindikala LABek dauka.

Akordioa honi enpresak lau urtean uko egin dio, hau da, 2009tik hitzarmenik gabe egon dira Gestampeko langileak.

LABe ustez, Komiteen arteko batasunak eta, batez ere, langileen borrokak eraman dute enpresa hitzarmena sinatzera. LABen izenean zorionak, Gestamp Automozioneko langile guztiei.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.