2026-06-19
HomeUncategorizedLABen irakurketa Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei abenduko aparteko paga ordaintzeko erabakiaren...

LABen irakurketa Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei abenduko aparteko paga ordaintzeko erabakiaren aurrean

Azken hilabetetan adierazi izan dugun bezala, Madrildik inposatzen den sektore publikoaren suntsiketari aurre egiteko erabakiak politikoak izan behar dira, ez teknikoak edota juridikoak, mozorrotu nahi dituzten bezala. Dena dela, oraingoan Madrilen agindua desobeditzeko erabaki hau politikoa bada ere, PSE eta EAJren arteko hika-miken kutsu partidista du gehiago.

Halere, sektore publikoaren suntsiketa prozesuaren zantzu bat gehiago den aparteko soldaten ordainketaren gaiak garrantziarik hartu badu, hain zuzen ere, langileok eramaten ari garen borroka integralagatik izan da. Hau da, borroken bidez Jaurlaritza jarrera eta erabakiak hartzera behartu dugula.

Argi dago Euskal Herrian sektore publiko indartsu bat eraikitzeko borroka dela bidea, instituzioak eta eragile politikoak Madrilekiko desobedientziaren bidean interpelatuz eta behartuz. Argi gelditu da ere borondaterik baldin badago desobedientziaren bidea ere posible dela.

Gasteizen, 2012ko azaroaren 27an

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.