2026-10-03
HomeIpar HegoaBestelakoakEtxebizitza politika Euskal Herrian eta Europar batasuneko egoerari hurbilketa (2004)

Etxebizitza politika Euskal Herrian eta Europar batasuneko egoerari hurbilketa (2004)

Argitalpen honekin, Ipar Hegoa Fundazioak etxebizitzaren politikaren debatean lagundu nahi izan du. Etxebizitza, politika neoliberalaren bultzadapean egon da eta euskal langileontzat eta batez ere gazte gehienentzat, luxu eskuraezin bihurtu da. Etxebizitza inbertsio balio gisa sendotu da eta ez bermatu beharreko oinarrizko eskubide gisa, eta lurzorua kapitalaren mugimendu espekulatiboen arabera salerosten da. 
Etxebizitzak, eraiki nahi dugun gizarte ereduan zati handi bat osatzen du eta Euskal Herriko garapen ekonomiko eta sozialean duen eragina bistakoa da. Espero dezagun beraz, Ipar Hegoa Fundazioan eskuragarriak duzuen liburuxka honek baliogarria izatea ekintza sindikalari behar diren hausnarketarako klabeak emateko gizarte arazo honi behar den erantzuna emateko.


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...