2026-11-26
HomeIpar HegoaBestelakoakEtxebizitza politika Euskal Herrian eta Europar batasuneko egoerari hurbilketa (2004)

Etxebizitza politika Euskal Herrian eta Europar batasuneko egoerari hurbilketa (2004)

Argitalpen honekin, Ipar Hegoa Fundazioak etxebizitzaren politikaren debatean lagundu nahi izan du. Etxebizitza, politika neoliberalaren bultzadapean egon da eta euskal langileontzat eta batez ere gazte gehienentzat, luxu eskuraezin bihurtu da. Etxebizitza inbertsio balio gisa sendotu da eta ez bermatu beharreko oinarrizko eskubide gisa, eta lurzorua kapitalaren mugimendu espekulatiboen arabera salerosten da. 
Etxebizitzak, eraiki nahi dugun gizarte ereduan zati handi bat osatzen du eta Euskal Herriko garapen ekonomiko eta sozialean duen eragina bistakoa da. Espero dezagun beraz, Ipar Hegoa Fundazioan eskuragarriak duzuen liburuxka honek baliogarria izatea ekintza sindikalari behar diren hausnarketarako klabeak emateko gizarte arazo honi behar den erantzuna emateko.


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miarritzen Frantses kanoia delakoaren bilkuraren aurkako herri harresian parte hartzera deitzen dugu LABetik

Oturuntza baten aitzakiapean eskuin muturreko ideiak errotzeko xedea duen ekitaldia da Irati aretoan antolatu dutena, eta frantses identitatea goraipatzeko aitzakiarekin bazterkeria eta diskriminazioa zabaltzen dituzte. Euskal Herrian ongietorriak ez direla argi utziko diegu hainbat eragilek elkarlanean deituriko mobilizazioaren bidez.

Profersa lantegiaren etorkizuna langileak aintzat hartu gabe erabaki izana kritikatzen dugu

Itxiera ez da bat-batean gertatutako zerbait; izan ere, ongarriak ekoizteko jarduera industriala duen enpresa hau hirigune batean kokatuta egoteak etengabeko gatazka eragin izan du....

Nafarroako Esku Hartze SozialeanAdministrazio publikoko langileekin ekiparazioa lortzen duen aurreakordioa #LortuDugu

Pribatizatutako Esku Hartzeko sektorean ordezkaritzan gehiengo osoa du LABek, eta gaur, sektoreko aurrekordioa sinatu dugu. Honek jasotzen ditu, besteak beste: langile publikoekin soldaten eta jardunaldien ekiparazioa, aintzinatasunean hobekuntzak, langileak sektorean jasaten dituzten erasoen aurrean babesteko neurriak eta atsedenaldiak ordaintzea.