2026-06-30
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEnplegua eta eskubideen alde burujabetza ekonomiko eta soziala aldarrikatzeko Bizikleta Martxa

Enplegua eta eskubideen alde burujabetza ekonomiko eta soziala aldarrikatzeko Bizikleta Martxa

Bihar, uztailak 12, Bizikleta Martxa antolatu du LAB sindikatuak Debaldean, eskualde horretako enpleguaren eta langileen eskubideen alde, burujabetza ekonomiko eta soziala aldarrikatzeko. Bi zutabek osatuko dute martxa: Debabarreneko zutabea Mutrikutik aterako da goizeko 10.00etan eta Debagoienekoa Eskoriatzatik abiatuko da ordu berean. Bi zutabeak Eibarren batuko dira. Arratsaldeko 18.30ean MANIFESTAZIOA egingo da Eibarren, Untzaga plazatik abiatuta.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

UGTk EHUko ordezko irakasleen lan baldintza prekarioak betikotu nahi ditu

Salatu egiten dugu ordezko irakasleek pairatzen zuten egoera larria zuzentzeko hartutako erabakiak bertan behera uzteko UGTk hasitako bidea.

Maderas de Llodioko enpresa batzordeak eta Garnica enpresak akordioa erdietsi dute 284 greba egunen ostean gatazkari amaiera emateko

Gaur, ekainak 29, Maderas de Llodioko langileek eta enpresa batzordeak Laudioko Herriko plazan agerraldia egin dute 283 greba egunetan zehar aurrera eramandako borrokaren balioa nabarmentzeko. Maderas de Llodion enplegua defendatzeko eginiko borroka izan da, baina baita Aiaraldea eskualde osoan lanaren eta industriaren etorkizuna defendatzekoa ere.

Salatzen dugu segregazio mahaiak ez duela balio izan eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala lortzeko

EAEko Hezkuntza Sailak prozesua baliatu du Hezkuntza Legea legitimatzeko eta bere erabakien propaganda egiteko