2026-01-01
HomeUncategorizedGasteizko Gobernuak zerbitzu publikoetako lanuzteak desaktibatu nahi dituela salatu du LABek

Gasteizko Gobernuak zerbitzu publikoetako lanuzteak desaktibatu nahi dituela salatu du LABek

LABek maiatzaren 31rako EAEko sektore publikoan deitutako lanuztea oztopatu nahian dabil Gasteizko Gobernua, betekizun administratiboak aitzakia hartuta. Honen aurrean, eta betekizun formal administratibo guztiek lanuztea legezkoa egiten dutela adierazita, LABek Lakuako Gobernuaren erabakia erabat politikoa dela salatu du eta deialdiarekin aurrera egiten du.


Nafarroako Gobernu Delegaritzaren aurrean ere konzentrazioa egin du LABek  zerbitzu publikoen defentsan Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Honezkero 74 langile hil dira Euskal Herrian, atzo 2

Gaur bi lan-istripu hilgarriren berri izan dugu, biak abenduaren 29an gertatutakoak, bata, Laudioko Eroskin lan istripu ez traumatikoan non J.D.B 58 urteko garraiolari autonomoa...

Bilboko Portuko Amarradoreen kolektiboak Ezkerraldeko herritarren babesa jasotzen du, txandakako sistema berri baten inposaketaren aurrean

Bilboko portuko Amarradoreen plantillak, laugarren greba egunean, 300 pertsona baino gehiagoren babesa jaso du atzo arratsaldean Portugalete eta Santurtzi lotu zituen manifestazio batean. Manifestazio...

Olentzerok ikatza utzi dio posta zuzendaritzari Arabako Lautadan

LABek Correosen duen atal sindikalak murrizketa berriak salatu nahi ditu, Arabako Lautadako herritarrei bereziki eragingo dietenak, 10.000 pertsona ingururi kalte eginez.Posta Zuzendaritzak ordutegi-murrizketa bat...