2026-01-25
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakETB «Erdal Telebista» bihurtzeko merituak egiten

ETB «Erdal Telebista» bihurtzeko merituak egiten

Euskal Telebistako LABek bere haserrea eta harridura publiko egin du ETBk euskararen aurka hartu duen bidea salatuz. ETBSATen ematen den kirol programazioa aztertuz, argi dago espainieraren aldeko apustua egin duela etxe honek. Zuzeneko kirol emanaldiak euskaraz mantentzen dira, oraingoz, baina gainontzeko kiroletako programazio guztia erdara hutsez egiten da.
Aste honetan, Athleticek jokatuko duen Europako finala dela eta, programazio berezia izango da ETBn. ETB1eko informatiboetan, noski, euskaraz eskainiko da informazioa, baina gainontzeko guztia, ETBSATen izango diren programa bereziak barne, erdaraz izango da. ETB2 nahiko ez, eta ETBSATeko programak ere erdaraz.

LABek ETBko zuzendaritzak hartu duen euskararen kontrako bidea bertan behera uztea eskatzen dio, eta euskaldunok merezi dugun telebista publikoa eskaintzea. Audientziek ezin dute dena baldintzatu, eta are gutxiago euskaldunak bigarren mailako hiritar bezala tratatzea. Euskal Telebistak etorkizunik badu, euskararekin lotuta behar du izan. Eraso gehiagorik ez euskarazko telebista publikoaren aurka.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

1.500 ordezkari baino gehiago elkartu ditu LABek egunotan, martxoaren 17ko greba orokorra lantzeko

Greba orokorrerako deia herriz herri, auzoz auzo eta lantegiz lantegi ari da zabaltzen LAB. Egunotan, eskualdez eskualde batzarrak egin ditu, eta ehunka ordezkari elkartu ditu.

Arabako ardogintzako hitzarmena berritzeko mahaia osatu da

Gaur, Urtarrilak 23, negoziazio berria martxan jarri da, LAB-ek gehiengoa duen sektorean. Bilera honetan, aurreko hitzarmenak jasotzen zuen KPI berrikuspen klausula dela eta, %2ko igoera...

Martxoak 3: langile memoria zaindu eta sindikalismo soziopolitikoari eusteko deia egin du LABek

Martxoaren 3aren urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du LABek, hitzordu nagusia martxoaren 3ko ekitaldi nazionala eta mobilizazioa izango dituena. Duela 50 urte nola, sindikalismoak...