2026-09-21
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakGuggenheim Museoko hezitzaileen borrokak aurrera darrai

Guggenheim Museoko hezitzaileen borrokak aurrera darrai


Bihar abuztuak 30, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek zortzigarren greba eguna egingo dute zerbitzuaren subrogazioa eta lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Gaur izandako bileran Museoko arduradunek 19 lanposturen suntsitzea ekarriko duen proposamena eskaini dei.

Langileek kontzentrazioa egingo dute 11:30ean Museoaren sarreran, astero egiten duten moduan protestak hasi zituztenetik, pasa den uztailean.

Langileek bilera izan dute gaur, abuztuak 29, Museoko arduradunekin, baina ezin izan da akordiorik lortu. Guggenheim Museoaren proposamenak ez du hezitzaileen jarraikortasuna bermatzen, 19 lanposturen suntsitzea dakar. Hauxe da gatazkaren ardatz nagusia, eta langileek deitutako mobilizazioekin aurrera jarraituko dute euren borrokan aurrera pauso bat ematea baztertu gabe. Enplegu suntsiketa da enpresak mahaigaineratu duen alternatiba bakarra.

LABetik nabarmendu nahi dugu justiziazkoa deritzogula lanean duintasuna eskatzea eta Guggenheim Museoan azpikontratatutako Gida eta Hezitzaileek azkenera arte jarraituko dutela euren borrokarekin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.