2024-10-14
HomeEkintza SozialaEkosozialismoa3.000 lagunek AHTari ezetza eman zioten larunbatean Donostian

3.000 lagunek AHTari ezetza eman zioten larunbatean Donostian

Larunbatean Donostian AHTri ezetza emateko manifestazioa burutu genuen Donostian. "AHT Gelditu orain!" lelopean 3.000 lagun inguru bildu ginen Donostian AHTren lanak geldi daitezela eskatuz eta proiektu arranditsu honi bideratzen zaizkion diru-partidak jendartean dituen benetazko premietara bidera daitezela eskatzeko.

Deitzaileon manifestua
AHT GELDITU ORAIN! MANIFESTUA
Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki!

«8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.

Estrategikotzat saldu nahi izan diguten proiektu honi errealitatea gailendu zaio. Eraikuntza lanek ekarri behar omen zuen bultzada ekonomiko handia ez du inork ere ikusi, hango eta hemengo alderdi politikoetako lagun minak diren eraikuntza enpresario handiek izan ezik, poltsikoak ondo bete dituztenak, gero eta maizago azaleratzen diren ustelkeria kasuak lekuko. Prekarietatea eta lan istripuak AHTko lanetan ari diren langileen eguneroko ogia dira, beraietako gehienak azpikontraten eskuetan harrapatuta, lan eta segurtasun baldintza negargarrietan, honez gero 7 hildako eragin dituztenak.

Diru-xahuketa honen erantzuleek, EAJ-PNV, UPN-PP eta PSE-PSN-PSOE, ez daukate inongo arazorik urtero aurrekontuen zati handi bat obra honetara bideratzeko. Badakite diru hori maileguan eskatu behar dela eta gero eta zor handiagoa pilatzen dutela eskuetan dituzten gobernuen gainean. Aldi berean, gainera, esaten digute ez dagoela dirurik gizarte zerbitzuetarako eta kultura edo ekonomiako bestelako arloetarako.

Politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu erokeria hau geldiarazten: zenbat eta gehiago itxaron proiektu hau geldiarazteko, ezbehar ekologikoa are handiagoa izango da eta galera ekonomikoak eta ondorio sozialak are sakonagoak. Ondorio guzti horiek gure seme-alabek ere ordainduko dituzte, AHT erabiltzeko aukerarik izan gabe gainera. Izan ere, mantenu gastuak ordaindu ahal izateko txartelei jarri beharko zaizkien prezioak oso gutxik ordaindu ahal izango dituzte. Hor daukagu, adibide gisa, Bartzelona eta Paris lotzen dituen AVEa, kiebran dagoena aurrikusitako bidaiari kopurura hurbildu ere ez delako egiten.
Egoera hau ikusita, adierazpen hau sinatzen dugun herritar eta elkarteek ondorengoa exigitzen dugu:

1.- Berehala AHTko lanak geldiarazi ditzatela.

2.- Proiektu arranditsu honi bideratzen zaizkion diru-partidak erabili daitezela une honetan jendarteak dituen benetazko premiei: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak… euro bat gehiago ere ez AHTrako!

3.- Ireki dadila eztabaida tekniko, sozial eta politikoa azpiegitura honen inguruan, herritarren partehartze, informazio eta erabakitze prozesu batekin batera, guztion artean erabaki dezagun zer egin proiektu honekin.

DEITZAILEAK
AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu!, Fracking EZ, Ekologistak Martxan, Eguzki, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, CNT, Euskadiko CGT/LKN, HIRU, Berriotxoak, Duintasuna, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Abertzaleak, Komite Internazionalistak, Askapena, EHE, KEM-MOC, Sare Anti-Faxista, EH Sozialista, Ruti-Distri, ATTAC, Mutriku Kultur Taldea, ETA GEHIAGO…»

ALBISTE GEHIAGO

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

EPE bateko azterketa bere erditzea programatuta zegoen egunean egin behar zuen langileak beste data batean egin ahal izatea #LortuDugu

LAB sindikatuak Arartekoari aurkeztutako kexaren ondoren, Basauriko Etxe Maitia egoitzak aukera emango dio kaltetutako emakumeari, erditzeko programatutako egunean enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuan azterketarekin bat zetorren proba beste data batzuetan egiteko.

Osasun sistema publikoa indartzeko eta EAEko Osasun Mahaian eztabaida faltsuan ez ixteko lan egingo dugu

Gaur elkarretaratzea egin dugu Bilbon, Areilza kaleko osasun etxean. Bertan egon da Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra eta honakoa adierazi du: “Osakidetzaren egoera salatzeko eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko mobilizatu gara gaur. Honek egoera horretara ekarri gaituzten politiketan aldaketa sakonak egitea eskatzen du”.

Bilboko Udalak berriro utzi du Etxez Etxez Laguntza Zerbitzua multinazionalen esku

Lau urterako lizitatu du zerbitzua hobekuntzetik inbertsiorik egin gabe eta langileen aldarrikapenak kontuan hartu gabe.