2026-11-05
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeak2019ko azaroan sinatutako akordioa ez da ari betetzen EAEko Gizarte Ekimeneko...

2019ko azaroan sinatutako akordioa ez da ari betetzen EAEko Gizarte Ekimeneko hainbat ikastetxetan

Gizarte Ekimeneko ikastetxeak, 2009tik lan hitzarmena berritu gabe egon dira eta borrokaldi luze eta neketsu baten ondoren, batasun sindikalak eta langileen borrokak patronala mugi arazi zuten, ELA, STEILAS eta CCOOrentzat nahikoak izan ziren eduki batzuk mahai gainean jartzera arte. Honek bide eman zion 2019ko azaroan sinatu zuten Gizarte Ekimeneko akordioari. Momentu horretan LABek publikoki salatu zuen adostu zuten akordio horrek zenbait puntutan ez zituela gutxieneko edukiak betetzen eta beraz, ez ziola bere sinadurarekin babesik emango.

Akordioaren sinaduraren ondoren, hainbat mahai negoziatzaile egin dira hitzarmena negoziatzeko eta akordioaren garapena gauzatzeko, eta mahai horietan akordioko zenbait punturen garapenari dagokionez zenbait erabaki hartu ziren, akordioa murriztuz langileen kaltetan LABen babesik gabe.

Akordioan sinatutako lanaldi murrizketak eta soldata igoerak ez dira betetzen ari Gizarte Ekimeneko ikastetxe guztietan. 2020an sartu garen honetan, oraindik hainbat ikastetxetako langileek ordu murrizketarik izan gabe jarraitzen dute eta zuzendaritzen aldetik egutegi berriaren inguruko proposamenik jaso gabe.

Soldatari dagokionez, 2020an urtarrileko nominan adostu zituzten igoerak jasoko zirenaren konpromiso hartu zuten aldeek. Baina zoritxarrez horrek ez du islatzen benetako errealitatea. Hainbat zentrok igoerak ez dizkiela emango jakinarazi die langileei, eta beraz, ez dira adostutakoa betetzen ari, langileak soldata igoerarik gabe utziz.

Esan genuen bezala, agerian geratu da akordioak ez betetzera ohituta dauden patronalekin presaka sinatutako akordio hark, gabeziak izateaz gain, betetzeko eta kudeatzeko arazoak ekarriko zituela.
 
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba orokorraren egunean Baionan mobilizatu gara politika neoliberalak gaitzetsi eta ikasle zein langileon boterea aldarrikatzeko

Goizean Baionako karriketan izan da Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusia, eta LABeko kideok bertan izan gara ozen esateko Macron gobernuaren eskutik langileen bizi-baldintzek okerrera...

LABek ontzat jo du CAFek amiantoaren eraginpean langileak jartzeagatik egindako arau-hauste oso larria berresten duen ebazpena, eta enpresari erantzukizunak eskatu dizkio

Sindikatuak azpimarratu du gertakariak salatzeko eta langileen osasuna defendatzeko egindako lana, eta CAFri exijitu dio kaltetutako langileekin dituen erantzukizun guztiak bere gain har ditzala.

Bost langile hil dira lan istripuz azken 24 ordutan Euskal Herrian

Atzo, azaroak 3, bi heriotza gertatu ziren, Larrabetzun bata eta Laudion bestea, lehen ikerketen arabera biak istripu ez traumatikoak. Gaur, berriz, Nafarroa hegoaldean, Pitillasen, hiru langile hil dira gaur purina-gune itxi batean itota. Hala, 67 dira dagoeneko 2026an istripuz hildako langileak.