2026-04-09
HomeUncategorizedLAB Gasteizko parlamentuaren aurrean abenduko paga eta zerbitzu publikoen alde mobilizatu da

LAB Gasteizko parlamentuaren aurrean abenduko paga eta zerbitzu publikoen alde mobilizatu da

Gaur abenduaren 28a, LABeko zerbitzu publikoetako hainbat delegatuk kontzentrazioa egin dugu Gasteizko parlamentuaren aurrean. Izan ere bertan langile publikoen gabonetako pagaren eztabaida egitekotan zen, eta aukera horretaz balidatu nahi izan dugu gaiarekiko geure jarrera azaltzeko, baina zentralitatea zerbitzu publikoei eta negoziazio kolektiboaren eskubideari emanez.

EAJk dagoeneko gabonetako paga galdu dugula adierazi du, eta ekainekoa urtarrilera aurreratzera mugatuko da bere Jaurlaritza. Are okerrago, diru hori murriztu beharrik ez duela onartu du, baina halere egin egingo du, izatez baita gastatuko ere. Tranpa dialektikoaren bidez, "gastu soziala handitzeko" erabiliko duela dio, atentzioa desbideratzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzak murrizketak bere iniziatibaz egingo ditu, zerbitzu publikoen pribatizazio eta eraispenaren bidea jarraituz.

Madrilgo erabakiak gauzatzeko zein bere kabuz erabakitako murrizketak egiteko halako gobernu autonomiko edo erregionalista bat ez dugu behar Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrok eta langile klaseak. Hori bada euren asmoa, hobe dute karguak uztea.

LABek burujabetzan oinarritutako alternatibaren norabidean borrokan eta lanean jarraituko du, baita langileei termino hauetan borrokara lotzeko eskaintzak lantzen ere.»

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an...

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...