2025-12-21
HomeIndustriaMetalgintzaCAFeko langile batzarrak EEE errefusatu eta mobilizazioetan hastea erabaki du

CAFeko langile batzarrak EEE errefusatu eta mobilizazioetan hastea erabaki du

Gaur, azaroak 28, goiz eta arratsaldez burutu diren langileen batzarretan, langileek enpresak Beasaingo CAFen ezarri nahi duen EEEa errefusatu eta mobilizaziotan hastea erabaki dute. Batzarrean aurkeztutako "Ados al zaude EREa errefusatzearekin eta presio neurriak aurrera eramatearekin?" galderari baiezkoa 1295 langilek eman die eta 91k ezezkoa.

Batzarretan epe motzerako mobilizazio ezberdinak onartu ditu, guziak helburu berberarekin: enpresak EREa aplikatzeko hartu duen erabaki unilateralean atzera egiteko eta eseri dadila komitearekin sortu den egoerari irtenbidea bilatzeko eta alternatibak lantzeko.

 

MOBILIZAZIO EGUTEGIA

Azaroak 29 osteguna
4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak

Azaroak 30 ostirala
♦ 4 orduko lanuztea, errelebo bakoitzak

♦ Goizeko 11.00etan Enpresa Batzordeak prentsaurrekoa emango du CAF-Beasaingo sarrera nagusian
♦ 11.30etan manifestazioa Beasaingo kaleetan zehar. 

Abenduak 3 astelehena
4 orduko lanuztea errelebo bakoitzak

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...