2025-12-26
HomeIndustriaMetalgintzaSEAk LABen Arabako metalgintzako herrialdeko hitzarmena desblokeatzeko proposamenari ezetza eman dio

SEAk LABen Arabako metalgintzako herrialdeko hitzarmena desblokeatzeko proposamenari ezetza eman dio

LABek, aurreko ostegunean prentsaurrekoan iragarri bezala, Arabako metalgintzako herrialdeko hitzarmenaren negoziazio mahaia desblokeatzeko proposamena aurkeztu zuen atzo. SEAk, bereari eutsiz, beste behin ere hitzarmena blindatzeko ez duela aukerarik ikusten erantzun du.

Arabako metalgintzako herrialdeko hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilera

LABen BALORAZIOA

«LABek negoziazioa desblokeatzeko proposamena aurkeztu du, aurreko ostegunean prentsaurrekoan iragarri bezala. Proposamena atxikitzen dugu, baina azpimarratu nahi dugu ez dela LABen proposamena, baizik eta herrialdeko hitzarmena salbatzeko proposamena, Arabako metalgintzako langile guztiek behar dutena.

Hitzarmena bizirik mantentzeko asmoarekin aurkeztu dugu negoziazioak desblokeatuko zuelakoan, baina SEAk bereari eutsi dio: ez du aukerarik ikusten herrialdeko hitzarmena blindatzeko. Aitzakia legalak hartuta, benetako borondate eza erakusten dute, eroso daude egoera honetan eta dute inolako kezkarik herrialdeko hitzarmena lortzeko. Horren erakusle nagusia negoziazio erritmoa da, hurrengo bilera urtarrilaren 14rako finkatu baitute.

Horren aurrean, LABek bere proposamena metalgintzako langile guztiei zabaltzeko asmoa dauka eta herrialdeko hitzarmenaren aldeko mobilizazioei ekingo die.

Honakoa da LABek mahaian aurkeztutako proposamena:

Herrialdeko metalgintzako hitzarmena ezinbesteko tresna da Arabako langileen eskubideak arautzeko. Gaur egun, negoziazio kolektiboaren erreformen ondorioz, sektorearen herrialdeko hitzarmena bera ere kolokan dago. Horretaz jabetuta eta negoziazio mahaiaren blokeoaren aurrean, LABek proposamen hau aurkezten du negoziazioa desblokeatzeko eta hitzarmena hemen negoziatzen jarraitu ahal izateko.

LABek negoziazio honetan oinarrizkotzat jotzen ditu soldatak eta hitzarmenaren blindajea, eta horri erantzuten dio gaurko proposamenak. Herrialdeko metalgintzako hitzarmenak akordioaren emaitza izaten jarraitzeko, bertan aldebakarrez ez inaplikatzeko konpromiso aktiboak jaso behar dira.

Asmo horrekin, honako proposamena aurkezten dugu:

Indarraldia:
3 urtekoa, 2011-2013.

Soldata igoera:
Urte bakoitzean soldata igoera KPI + 1’5ekoa izango da.

Sektoreko langileentzako minimoen izaera
Alde guztiek beharrezkoa ikusten dute sektoreko langileen eta enpresen lan baldintzak kohesionatzea eta ekiditea sektoreko lan baldintzen okertzearen ondoriozko lehiakortasunak suposatzen duen kaltea. Horregatik, aldeek uste dute hitzarmen honetan adostutakoak sektoreko oinarrizko lan baldintzak bermatu behar ditu eta horren ondorioz, enpresa mailan lan baldintza okerragoak ez negoziatzeko konpromisoa bere gain hartzen dute.

Ultraktibitate printzipioa
Behin indarraldia amaituta, hitzarmenak ultraktibitatea mantenduko du denbora-mugarik gabe, hau da, arautegiaren aplikazioa mantentzea berau berritzearen ondorioz beste batek ordeztu arte.

Lan baldintzen aldaketa
Hitzarmenaren aldaketak edota inaplikazioak ordezkaritza sindikalarekin akordioa lortzea exijitzen du. Behin kontsultaldia eta Batzorde Paritarioaren eskuhartzea akordiorik gabe bukatuta, ezarriko dugu aldeek gatazkak konpontzeko auzibidez kanpoko prozeduretara joko dutela, beti ere derrigorrezko arbitrajea baztertuta.»

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...